16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 218/2014 epaia

Iruñean, 2014ko azaroaren 5ean.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 669/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Tanatorios Irache SAk sustatu du M.ª Isabel Rodríguez Sarasaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla eta. Auzi-jartzaileak Alberto Miramón Gómara prokuradore jauna izan du ordezkari eta Cristina Contreras López legelari andrea laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Tanatorios Irache SAk M.ª Isabel Rodríguez Sarasaren aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila seiehun eta berrogeita hamabi euro eta laurogeita bost zentimo (2.652,85 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta kostuak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta M.ª Isabel Rodríguez Sarasa andrea non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2014ko abenduaren 29an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1417727