16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 574/2014 prozedura

Iruñean, 2014ko abenduaren 19an.

Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 574/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Sergio Alberto Sejas Urresti jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko abenduaren 19an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1417736