16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

92/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntzaren proiektua” jendaurrean egoteko fasea ebatzi, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, eta proiektua behin betiko onesten duena.

Sustapeneko kontseilariak urtarrilaren 24an emandako 19/2013 Foru Aginduaren bidez, “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua” behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

Jendaurreko aldia bukaturik, honako alegazio hauek aurkeztu dira:

1. alegazioa. José Luis García Urbistondo jauna, Izurdiagako Kontzejuko burua, Izurdiagako Kontzejua ordezkatuz.

1.1. Herri Zaharra deritzonaren goiko aldeko sarbidea. Alegatzen duenez, NA-7010 errepideko saihesbidea San Juan auzoarekin lotzeko bidea egokitu behar da, hura konponduz eta asfaltatuz, kontrako norabidean doazen bi ibilgailu gurutzatzeko modukoa izateko. Bidearen eta saihesbidearen arteko elkarguneari dagokionez, irizten du komeni dela itxoiteko erdiko errei bat paratzea erdibitzailean, ezkerretara biratzeko, Irurtzun-San Juan auzoaren aldera.

Erantzuna:

Alegazioa hein batean onartu da. Bidea egokitzeari dagokionez, nahastura asfaltikoekin zolatuko den plataforma bat aurreikusi da, 5 metro zabal izanen dena, eta neurri horrekin bi ibilgailu gurutzatzeko moduan egonen dira. Elkarguneari dagokionez, kontuan izanda tarte txikia dagoela horretatik errepideko saihesbidearen muturretan dauden biribilgunetaraino, mugimendu guztiak eskuineko biraketen bidez eginen dira, eta zentzua biribilgune horietan aldatuko da.

1.2. AP-15eko zubiaren azpiko malda-gainaldea. Haren iritziz, bidezkoa da NA-7010 errepideko beheko pasabideak autopistaren azpian duen malda-gainaldea kentzea, ikusbidea hobetzeko.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektu honek helburu du trenbide-pasagunea kentzea. Eskatutako jarduketa haren esparrutik kanpo gelditzen da.

1.3. Abiadura moteltzeko elementuak. Haren iritziz, ahalik eta elementu gehien begietsi behar dira abiadura moteltzeko.

Erantzuna:

Bide-segurtasunari buruzko azterlan bat egin da, abiadura moteltzeko sistemak ezartzeko premia guztiak kontuan hartzen dituena. Beharrezko sistemak, hortaz, proiektatu dira.

1.4. Paisaiaren tratamendua. Haren iritziz, arreta jarri behar da errepideko saihesbidea egitean sortzen diren ezpondetako paisaia tratatzeko orduan eta zuhaitz autoktonoak erabiltzekoan, hura integratzeko.

Erantzuna:

Alegatutakoa onetsi da. Proiektuan beharrezko neurri guztiak biltzen dira ezpondak paisaian integratzeko eta, horretarako, landare autoktonoak baliatuko dira. Orobat, Ingurumen eraginaren adierazpenak ezarritako guztia aintzat hartzen da.

1.5. Balizko ukipen akustikoak. Haren iritziz, beharrezkoa da trazadura berriak sor ditzakeen ukipen akustiko guztiak aztertzea, tokirik sentikorrenetan bederen.

Erantzuna:

Proiektu honetarako berariaz prestatutako Ingurumen eraginaren azterlanean, saihesbidearen trazaduran sortuko diren ukipen akustikoak aztertzen dira, eta trazadurako punturik sentikorrenetan aurreikusten diren zarata mailak lortu. Azterlan horrek ondorioztatzen du ez direla gainditzen Zaratak edo dardarak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuak zein arlo horretan aplikagarria den gainerako araudiak zehaztutako mugak.

1.6. Herri Zaharreko sarbidea Pontarrón aldean. Eskatu du alde horretan errepidearen eta etxebizitzen artean dagoen parterrea mozteko, sarrera egun den bezalakoa izan dadin.

Erantzuna:

Alegatutakoa onetsi da. Berdegunearen edo bideartearen diseinua egokitu da ibilgailuek alde horretara sartzeko dituzten beharretara.

1.7. Erreka. Alegatu denez, 5. poligonoko 31. eta 102. lurzatien arteko erreka zehazteko dago, ez baita ageri emandako dokumentazioan ibaiarekin bat egiten duela. Erreka uren norabidean bideratu behar da, ibaiaren ibilera nagusitik babestuta.

Erantzuna:

Aurkeztutako trazaduraren proiektuan, horrelako xehetasunei ez zaie zehatz-mehatz heltzen. Nolanahi ere, eraikuntzaren proiektuan, errekako fabrika obraren luzapena guztiz zehazturik dago, ibaiarekin bat egin arte.

1.8. Instalazioak. Haren irudikoz, aurreikusitako obrek egungo instalazioetan egiten diren ukipenak lehengoratu behar dituzte, kontuan izan gabe haien egoera bilduta dagoen ala ez agirietan.

Erantzuna:

Eremuan dauden zerbitzu guztien datuak sakontasunez hartu dira. Zerbitzu horiek kudeatzen dituzten enpresa eta estamentu guztiei egin zaie kontsulta, eta guztiak daude dokumentaturik. Era berean, zerbitzu horiei eusteko proposatzen diren aldaketak enpresa horiei galdetu zaizkie, eta elkarlanean konpondu.

2. alegazioa. Rubén Goñi Urroz jauna, Arakilgo alkate udalburua, Arakilgo Udala ordezkatuz.

Testu guztia aurreko 1. alegazioaren berdina da. Hortaz, han erantzun da.

3. alegazioa. Luis Miguel Beraza Ameztegui jauna eta beste batzuk.

Eskatu du egungo zuhaitzak birlandaketan sartzeko, baita aldaxka handiak ere, ahalik eta lasterren lortzeko bistarako eta soinurako pantaila bat.

Erantzuna:

Eraikuntzaren proiektuan aurreikusi da landareen pantailak sortzea, lortu nahi den helbururako egokienak diren espezie autoktonoekin: azpiegiturak bistaren eta soinuaren aldetik sortzen dituen eraginak murriztea.

4. alegazioa. Teófilo Ezcurra Lacunza jauna.

Haren iritziz, egungo egoera ekonomikoarekin, ez da premiazkoa trenbide-pasagunea kentzearen gastua, eta ez da beharrezkoa obra egitea, langen sistema automatikoak behar bezain ongi bermatzen duelako segurtasuna. Hori dela eta, eskatzen du proiektua ez egiteko.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektua bukatuta, obra eginen da aurrekontuan dagoen diru erabilgarriak horretarako bide ematen duenean. Bestalde, ez da dudazkoa bide-segurtasuna eta erosotasuna handituko direla Izurdiagako herritarrentzat eta errepide horren erabiltzaileentzat, behin trenbide-pasagunea kenduta eta NA-7010 errepideko saihesbidea eraikita.

5. alegazioa. José Manuel Artieda Legarra jauna.

Zenbait ohar egin dizkio trazadurari:

5.1. Proposatzen du pontoi aldean lotura egitea San Juan auzoarekin, Irurtzundik joanda dagoen bidegurutzearen bidez.

Erantzuna:

Alegazioa hein batean onartu da. Erroztik joanda, bada irteera bat San Juan auzo aldera, pontoi ondoan. Hala ere, parterrearen diseinua aldatu da, sarbidea errazteko, toki hartara sartuko diren ibilgailuen beharretara egokitzeko asmoz. Irurtzundik joanda, San Juan auzoarekiko loturari dagokionez, proiektuan sarbide bat eta saihesbidearekiko elkargune bat aurreikusi dira, T formako tipologiarekin, halako eran non eskuinetara baino ezin baita biratu, zeren, ezkerretara biratzeko, biribilgune hurbiletan aldatu beharko baita zentzua. Pontoi aldean eskatutako bidegurutzea ezin da egin, ibaia ondo-ondoan baitago.

5.2. Ez da agertu auzoa eta bidea gurutzatzen dituen erreka.

Erantzuna:

Eraikuntzaren proiektuan hartu da kontuan, eta konponbidea eman zaio haren ibilguko fabrika obraren luzapenean nahiz Arakil ibaiaren bat egiten duen puntuan.

5.3. Haren iritziz, arriskugarria da San Juan auzoko oinezkoen pasabidea.

Erantzuna:

Eraikuntzaren proiektuan, pasabidearen kokapena aztertu da, baita hartan segurtasuna handitzeko behar diren seinalizazio neurriak eta/edo abiadura moteltzekoak.

5.4. Ez da onargarria 4,05 metroko lubeta bat 3,50 metroko etxebizitza baten parean, aurreko fatxada nagusitik hurbil.

Erantzuna:

Halako tamainako lubetak dituen tarte bakarra 0+360 eta 0+520 kilometro puntuen artean dago, eta beharrezkoa da trenbidea gurutzatzeko erregelamenduzko galiboekin. Tarte hori edozein etxebizitzatatik urrun dago.

5.5. Haren iritziz, onartezina da bide bat egitea zenbait finkatara joateko. Horren ordez, proposatzen du beste bazterreko bidea erabil dadila, errepidea gurutzatuta, finka horietara ailegatzeko.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. Asmoa da finketako sarbide zuzenik ez duen errepide bat eraikitzea, proposatzen diren bezalako maniobrak saihesteko, bide-segurtasunaren oinarri-oinarrizko arauak hausten baitituzte.

5.6. Proposatzen du biribilgunea ibaitik hurbilago egitea, lurzorua goratuz, beste maila bateko pasabide batekin, saihesbidea antzinako errepidearen gainetik pasatzeko, Kontzejuaren eraikinaren parean.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. Biribilgunerako proposatzen den kokapenak ekartzen du Arakil ibaiaren zortasun eremua okupatzea, eta hori Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren kontrakoa da. Garapena ez da nahikoa egungo errepidearen gainetik pasatzeko, handik abiatuta, malda onargarri batekin. Edonola ere, 6 bat metroko lubeta bat beharko luke errepidearen gainetik, eta horrek kontra egiten dio aurreko alegazioan onargarritzat jotzen zuenari.

6. alegazioa. Manuel Forcada Huguet jauna, Autopistas de Navarra SA ordezkatuz.

Eskatu du proiektatutako errepideko 1+100 kilometro puntuaren inguruko bidea aldatzeko, haren zabalerari eusteko, eta, orobat, bidezkoa den segurtasun hesi bat jartzeko.

Erantzuna:

Alegatutakoa onetsi da. Bidea pixka bat aldatu da, puntu orotan egungo zabalerari eusteko, eta desnibel handiena duten tokietan segurtasun hesi bat jarri da.

7. alegazioa. Luis María García Gómez, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) ordezkatuz.

Adierazi du ukitutako lurretako mugak ez duela bat egiten ADIFen ondasun higiezinen inbentario orokorrarekin. Adierazi du zein den ukitutako azalera eta, halaber, ez dela bidezkoa trenbidearen jabari publikoko ondasunak desjabetzea.

Erantzuna:

Alegatutakoa hein batean onartu da. Ukitutako ondasunak okupatuko dira Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean eta harekin bat egiten duten xedapenetan ezarritakoarekin bat. Edonola ere, adierazten diren azalerak, ADIFen ondasun higiezinen inbentario orokorraren arabera lortuak, ez dira ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan jasotakoak. Izan ere, proiektuak lurzatietarako erabiltzen dituen mugak Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan dauden katastroko datuetatik datoz. Hari heltzen diogu, eta, hortaz, zuzentzat hartzen ditugu zerrenda horretan biltzen diren azalerak.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 430E/2013 Ebazpenaren bidez, proiektuaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

Eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan izan diren aldaketak direla-eta, ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ematen da argitara.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua” jendaurrean egoteko fasea ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako, xedapen zatian adierazi bezala.

2. “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntzaren proiektua” behin betiko onestea, 3.096.046,96 euroko aurrekontuarekin (BEZa kanpo), baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, eranskinean jasotzen dena.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileei, Arakilgo Udalari eta Izurdiagako Kontzejuari, eta horiek premiatzea iragarki oholean argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2014ko abenduaren 22an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

“Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko” proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA
(m²)

KATASTROA

LUR MOTA

Pol.

Lurz.

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU 001

Alsua Araolaza, Miguel. San Juan kalea, 10 (Izurdiaga)

38

5

226

Makalak

IZU 002

Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga)

61

5

380

Makalak

IZU 003

Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

388

5

227

Makalak

IZU 004

Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

131

5

228

Makalak

IZU 005

Díaz Espuela, Nuria. Artzaintsa Jainkotiarra, 11-7. D (Antsoain)

Arteaga Urrutia, Dei. Kaputxinoen kalea, 1-3. B (Iruña)

181

5

229

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 006

Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga)

134

5

230

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 007

Larumbe Aizcorbe, Manuel. San Pedro kalea (Aginaga)

Larumbe Aizcorbe, Juan Félix. San Pedro kalea (Aginaga)

132

5

231

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 008

Senosiain Goñi, Jose Luis. San Juan kalea, 17 (Izurdiaga)

215

5

383

Makalak

IZU 009

Lazcoz Erro, María Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

Lazcoz Erro, Agustín Francisco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia)

219

5

232

Makalak

IZU 010

Hervás Juarez, Agustín. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga)

Fernández Pascal, Ana María. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga)

400

5

434

Makalak

IZU 011

Garbayo Ibero, Maite. Irunlarrea kalea, 38 - 7. D (Iruña)

401

5

433

Makalak

IZU 012

Senosiain Ortiz, Gregorio. San Juan kalea, 3 (Izurdiaga)

216

5

234

Hiri lurzorua

IZU 013

Ezcurra Esquisabel, Francisco Javier. Colonia San Miguel kalea, 9 (Izurdiaga)

73

5

235

Hiri lurzorua

IZU 014

Izurdiagako Kontzejua. San Juan kalea, 2 (Izurdiaga)

631

5

1

Hiri lurzorua

IZU 032

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

102

5

91A

Hiri lurzorua

IZU 033

Ibero Dorronsoro, Ana Maria. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

788

5

70B

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 034

Amaztegui Arraiza, Máximo. Geltokiko auzoa, 32 (Izurdiaga)

31

5

71

Hiri lurzorua

IZU 035

Osacar Izco, Igor. Geltokiko auzoa, 28, 2, ezkerra (Izurdiaga)

18

5

75

Hiri lurzorua

IZU 036

Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

31

5

77

Hiri lurzorua

IZU 037

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare)

34

5

287

Elkorra

IZU 038

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare)

89

5

334

Elkorra

IZU 039

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare)

555

5

410

Elkorra

IZU 040

Muguerza Zubieta, Eusebio. Eskirotz kalea, 29 (Iruña)

942

5

379A

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 041

Muguerza Zubieta, Eusebio. Eskirotz kalea, 29 (Iruña)

1.782

5

379B

Larreak

IZU 042

Muguerza Zubieta, Eusebio. Eskirotz kalea, 29 (Iruña)

12

5

379C

Eraikuntza

IZU 043

Olaechea Iribarren, Jose Fermin. Eneko Aritza kalea, 21-6. B (Izurdiaga)

Olaechea Iribarren, Jesús. San Miguel kalea, E-38, 2 (Izurdiaga)

4.508

5

378B

Larreak

IZU 044

Olaechea Iribarren, Jose Fermin. Eneko Aritza kalea, 21-6. B (Izurdiaga)

Olaechea Iribarren, Jesús. San Miguel kalea, E-38, 2 (Izurdiaga)

4575

5

378A

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 045

Ruiz-Erenchun Gastesi, Jaime. Geltokiko auzoa, 11 (Izurdiaga)

85

5

377

Larreak

IZU 046

Senosiain Ortiz, Gregorio. San Juan kalea, 25 (Izurdiaga)

2.148

5

375A

Belardia

IZU 047

Senosiain Ortiz, Gregorio. San Juan kalea, 25 (Izurdiaga)

291

5

375B

Larreak

IZU 048

Ibero Dorronsoro, Ana Maria. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

3.226

35

5

5

372A

372D

Belardia

Larreak

IZU 049

Ortega Brun, Francisco Manuel. Telleria kalea, 1 (Errotz)

Marugán Candelas, Ignacio. Crer Muixaro kalea, 4 (Girona)

285

5

369

Belardia

IZU 050

Lazcoz Erro, Agustin Fco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia)

Lazcoz Erro, María Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

5.220

5

368A

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 051

Lazcoz Erro, Agustin Fco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia)

Lazcoz Erro, María Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

425

5

368B

Larreak

IZU 052

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

438

5

365C

Larreak

IZU 054

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

344

5

365F

Elkorra

IZU 054.1

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

175

5

365D

Larreak

IZU 055

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

899

5

365E

Larreak

IZU 056

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

332

5

365A

Hiri lurzorua

IZU 057

Huarte Iribarren, Francisco Javier. Colonia San Miguel kalea, 8, E-52 (Izurdiaga)

540

5

366

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 058

Ibero Ayesa, Pedro Maria. Bartolomé de Carranza kalea, 46-5. D (Iruña)

4.841

5

38B

Belardia

IZU 059

Ibero Ayesa, Pedro Maria. Bartolomé de Carranza, kalea 46-5. D (Iruña)

231

5

38C

Larreak

IZU 060

Ibero Ayesa, Pedro Maria. Bartolomé de Carranza kalea, 46-5. D (Iruña)

2.059

5

38A

Hiri lurzorua

IZU 062

Ibero Dorronsoro, Ana Maria. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

51

5

70A

Nekazaritzako biltegia

IZU 070

Oroz Beraza, Ana María. Antso Azkarra, 27, 5. D (Iruña)

15

5

303

Belardia

IZU 071

Izurdiagako Kontzejua. San Juan kalea, 2 (Izurdiaga)

167

z.g.

 z.g.

Elkorra

IZU 073

Aranguren Torres, Manuel. Padre Calatayud, 17 (Iruña)

25

5

2

Elkorra

Mailegu/hondakindegi/bestelako destinoek ukitutako lurzatiak. Aldi baterako okupazioa.

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA
(m²)

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU 050

Lazcoz Erro, Agustin Francisco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C

(Donostia)

Lazcoz Erro, Maria Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

4.169

5

368A

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 051

Lazcoz Erro, Agustin Francisco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C

(Donostia)

Lazcoz Erro, Maria Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

562

5

368B

Larreak

IZU 052

Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril)

19

5

365C

Larreak

IZU 061

Izurdiagako Kontzejua. San Juan kalea, 2 (Izurdiaga)

16.695

35

5

5

355A

355B

Belardia

Eraikuntza

Ukituriko zerbitzuak.

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.
(ML-m²)

DESJ. EUSK.-KUTX.
(kop.-m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU 002

Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga)

30

Saneam.

5

380

Makalak

IZU 003

Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

133

Saneam.

5

227

Makalak

IZU 004

Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

46

Saneam.

5

228

Makalak

IZU 005

Díaz Espuela, Nuria. Artzaintsa Jainkotiarra klaea, 11-7. D (Antsoain)

Arteaga Urrutia, Dei. Kaputxinoen kalea, 1-3. B (Iruña)

26

Saneam.

5

229

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 006

Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga)

30

Saneam.

5

230

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 007

Larumbe Aizcorbe, Manuel. San Pedro kalea (Aginaga)

Larumbe Aizcorbe, Juan Félix. San Pedro kalea (Aginaga)

32

Saneam.

5

231

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 008

Senosiain Goñi, Jose Luis. San Juan kalea, 17 (Izurdiaga)

38

Saneam.

5

383

Makalak

IZU 033

Ibero Dorronsoro, Ana M.ª. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

39

1

4

403

Telef. San. Elek.

5

70B

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 043

Olaechea Iribarren, Jose Fermin. Eneko Aritza kalea, 21-6. B (Izurdiaga)

9

110

Elektr.

5

378B

Larreak

IZU 048

Ibero Dorronsoro, Ana M.ª Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

52

121

Ur hornidura

5

372A

Belardia

IZU 049

Ortega Brun, Francisco Manuel. Telleria kalea, 1 (Errotz)

114

307

Ur hornidura

5

369

Belardia

IZU 050

Lazcoz Erro, Agustin Fco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C

(Donostia)

Lazcoz Erro, M.ª Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

244

857

Ur hornidura

5

368A

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 065

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare)

39

151

Elektr.

5

308

Elkorra

IZU 066

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare)

41

1

15

183

Elektr.

5

400

Elkorra

IZU 070

Oroz Beraza, Ana M.ª. Antso Azkarra, 27-5 D (Iruña)

69

186

Elektr.

5

303

Belardia

IZU 071

Izurdiagako Kontzejua.San Juan kalea, 2 (Izurdiaga)

24

2

8

54

Elektr.

z.g.

 z.g.

Elkorra

IZU 072

Ruiz-Erenchun Gastesi, Jaime. Geltokiko auzoa, 13 (Izurdiaga)

12

24

Elektr.

5

69

Elkorra

F1500558

Iragarkiaren kodea: F1500558