16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

6/2015 Ebazpena

2015eko urtarrilaren 14an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 6/2015 Erabakia eman zuen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:

“Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluak ezartzen du lehendakariak libreki izendatu eta kargutik kenduko duela lehendakariordea Batzorde Iraunkorreko kideen artean.

Bi mila eta hamabiko abuztuaren hogeita hamarreko 403/2012 Erabakiaren bidez, Iñaki Crespo San José jauna izendatu zuten Mankomunitateko lehendakariorde.

Iñaki Crespo San José jaunak lehendakariordetzari uko egiteko agiria aurkeztu zuen 2014ko azaroaren 19an.

Horren ondorioz,

ERABAKI DUT

1. Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz jauna, Batzorde Iraunkorreko kidea, izendatzea erakundeko lehendakariorde, Estatutuen 19. artikuluan jasotako ezaugarriak emanda.

2. Izendatzea gaurko egunetik aurrera gauzatuko da; nolanahi ere, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluarekin bat –Toki Administrazioaren Foru Legearen 51. artikuluari lotuta–”.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1500835