16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ustarrozko herrilurretako aprobetxamenduen esleipena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki duela Ustarrozko herrilurretako aprobetxamenduen esleipenari dagokionez:

1. Espedientea abiatzea Eguesibarko Udalak Ustarrozko lehengo Kontzejuan dituen laborantzako herrilurretako aprobetxamenduak esleitzeko, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduaren bidez, eta soberan gelditzen diren lurzatiak, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez.

2. Erregu bakoitzeko, kanon hauek ezartzea errentamendurako:

2.1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduetarako: 13,25 euro erreguko, urtean.

2.2. Herritarren arteko zuzeneko esleipeneko aprobetxamenduetarako: 23,85 euro erreguko, urtean.

3. Lehentasuna duten herritarrendako esleipena nahiz herritarren arteko zuzeneko esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek herrilurren esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta Eguesibarko Udalaren herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, ordenantzaren 16, 34 eta 51. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

4. Eskariak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu oholean argitaratzea, interesdunek esleipenaren eskaria aurkez dezaten, honekin batera doan ereduarekin bat.

6. Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1500640