16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2015eko egutegia

Sartagudako Udaleko alkate udalburuak, 2014ko abenduaren 31n, honako ebazpen hau eman zuen:

“Ekainaren 21eko13/2012 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko abenduaren 26ko 16/2012 Foru Legea, eta zehaztu zuen Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio esparruaren mendean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden langileen urteko lanaldia. Hartan xedatuari jarraikiz,

Kontuan harturik 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Sartagudako Udaleko jaiegunen eta haren bulego orokorrak itxirik egonen diren egunen 2015eko egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a (zubia).

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 5a, 6a eta 7: herriko bestak, Arrosarioko Andre Mariarenak.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 4a: zubia.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Baliogabeak izanen dira, 2015ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, hetsirik egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 12:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Urteko lanordu kopuru egiazkoa 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

b) Abuztuaren 4an, Arrosarioko Andre Mariaren besten bezpera baita, eta abenduaren 31n, Urtezahara baita, lanaldia 12:00etan bukatuko da.

Sartagudan, 2014ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1500647