16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

5. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2014ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa, xehe-mehe: Kreditu-gehikuntza, San Adriango Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa; hona hemen haren xehetasunak:

“Lehena.–Hasiera batean onestea aurrekontuko honako aldaketa hau:

5/2014 aldaketa, kreditu gehikuntza egiteko San Adriango Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuan, 2013ko diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Kreditu-gehikuntza, San Adriango Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa; hona hemen haren xehetasunak:

a) Zorraren ohiz kanpoko amortizazioa, San Adriango kirol instalazioen lehen faseko obren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenaren espedienteak ukiturikoendako.

Aurrekontuko 4320 60008 kontu-saila: “Lurrak (desjabetzapenak)”, 125.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehikuntza, guztira: 125.000,00 euro.

FINKA

JABEAK

INTERESAK, 2014-11-21 ARTE

BALIO JUSTUA, AFEKZIO SARIA ETA KALTE-ORDAINA

ORDAINKETA, GUZTIRA

SN-04 finka: 557-1.

Montes Cristobal, M.ª Carmen Montes Cristobal, M.ª Teresa

361,16

5.478,69

5.839,85

SN-05 finka: 558-1.

Argandoña Medrano, Robustiano López Lorente, Julia Pía

1.804,25

27.370,13

29.174,38

SN-06 finka: 559-1. SN-07 finka: 560-1.

Martínez Merino, José Luis Parra López, Josefina

991,93

15.047,41

16.039,34

SN-11 finka: 561-1. SN-14 finka: 563-1 eta 545-1. SN-20 finka: 569-1ren zatia

Lapedriza Gil, José M.ª Gil Guerrero, Eliduvina Lapedriza Gil, Máximo

2.380,04

36.104,74

38.484,78

SN-20-1 finka: 569-1ren zatia

Lapedriza Hernández, Joaquín Fernández Allo, Purificación

721,60

10.946,53

11.668,13

SN-15 finka: 564-1.

Lapedriza Hualde, Javier

437,81

6.641,52

7.079,34

SN-21 finka: 570-1.

Lapedriza Gil, José M.ª y Gil Guerrero, Eliduvina

551,84

8.371,33

8.923,17

SN-23: 573-1.

Sádaba González, Ángela Sádaba González, Faustino

481,82

7.309,18

7.791,01

GUZTIRA

7.730,45

117.269,55

125.000,00

2013. urteko likidazioaren espedientetik ateratzen den diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da kreditu-gehikuntza.

Aurrekontuko 87000 kontu-saila: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 125.000,00 euro.

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki oholean paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Igor bedi erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.”

San Adrianen, 2015eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1500069