16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak
erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan
Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa, eta 2014ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari ja.rraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK
ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak emandako testuaren arabera, horrek aldatu baitzituen 2/1995 Foru Legea eta 6/1990 Foru Legea.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude Udalaren kirol instalazioak, titularra toki entitate hau dutenak, erabiltzen dituzten pertsona naturalak.

3. artikulua. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da ordaintzeko betebeharra.

4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.

5. artikulua. Urtero emanen da Udalaren kirol instalazioen abonamendua, honako hauetarako eskubidea emanen duena:

a) Udal igerilekuetan dohainik sartzea udako denboraldian.

b) Lehentasuna izatea plaza erreserbatzean, Pitillasko Udalak antolatzen dituen kirol ikastaroetarako, eta %20ko beherapena izatea, kasu bakoitzean zehaztuko delarik.

c) Pilotalekua eta padel pistak alokatzeko erreserban lehentasuna izatea.

d) Tarifa murriztuak izatea frontoia eta padel pistak alokatzean.

6. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra. Ordenantza honen tarifa eranskinaren arabera jasoko dira eskubideak.

7. artikulua. Udal instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek txartela eskatu eta inork aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatuko da.

9. artikulua. Iruzurtzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetan behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

TARIFEN ERANSKINA

1.–Udalaren kirol instalazioen abonamenduak:

–0tik 6 urte bitartekoak: 11,00 euro.

–7tik 13 urtera arte: 36,00 euro.

–14tik 64 urtera arte: 65,00 euro.

–65 urtetik goitikoak: 39,00 euro.

2.–Udal igerilekuen sarrerak:

–0tik 6 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 1,60 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 2,25 euro.

–7tik 13 urtera arte:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,25 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 2,60 euro.

–5etik 64 urtera arte:

  • Astelehenetik ostiralera: 3,50 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 5,00 euro.

–65 urtetik goitikoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,25 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 2,60 euro.

3.–Pilotalekua eta padel pistak alokatzea:

PISTAREN ESKAERA, ABONATUAK

PISTAREN ESKAERA, ABONATU GABEAK

Padel pistaren alokairua

4,00 euro/ordua

8,00 euro/ordua

Padel pistako argia

4,00 euro

4,00 euro

Pilotalekuaren alokairua

Dohainik

Dohainik

Pilotalekuko argia

5,00 euro

7,00 euro

*Alokera abonatu batek egiten badu, berak erabili beharko du pista; ezin izanen du abonatu gabeek erabiltzeko erreserbarik egin.

4.–Beherapenak:

–%33 edo gehiagoko elbarritasun maila aitortua duten elbarriei %50eko beherapena aplikatuko zaie.

–Guraso edo aitatxi-amatxiak (batzuk nahiz bertzeak) edo judizioz deklaraturiko guraso-boteretza duena abonatuak badira, 0tik 6 urte bitarteko adin tikikoak dohainik sartzen ahalko dira.

–Familia larrietako kideek %20ko beherapena izanen dute.

–Taldeak: 25 taldekide edo gehiago dutenean. %10 merkeago.

Beherapenak ez dira metatzen ahalko kontzeptu bat baino gehiagorengatik beherapena izateko eskubidea izanez gero.

Iragarkiaren kodea: L1500219