16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

UNRWAko Espainiako Komiteari diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2014ko abenduaren 30ean:

RBI 30-DIC-14 (5/BI)

«Ikusirik larrialdi humanitario gisara Gazarako diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia eta espedientean jasotako gainerako dokumentazioa, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Honako erakunde honi diru-laguntza ematea, ondoan adierazitako kopuruarekin bat, aipatzen den proiektua egin dezan, hark eskuratu baitu baloraziorik hoberena (82 puntu), diru-laguntza hauek ematea arautzen duen deialdiaren I) atalean ezarritako balorazio-irizpideekin bat:

KODEA

GGKE

PROIEKTUA

PUNTUAK

DIRU-LAGUNTZA

14-02AEHG

UNRWAko Espainiako Komitea

Elikagaiak banatzea Gazako zerrendan bizilekuz aldarazitako herritarrei

82

12.000 euro

2.–Honako zerrenda honetan agertzen diren erakundeek aurkeztutako eskaerak ezestea, jarraian zehazten diren arrazoiak direla bide, diru-laguntza hauek ematea arautzen duen deialdiaren I) atalean xedatutakoarekin bat:

KODEA

GGKE

PROIEKTUA

PUNTUAK

ARRAZOIA

14-01AEHG

UNICEF Fundazioko

Espainiako komitea

Larrialdia Gazan: Erantzuna egoerak ukitzen dituen haurren beharrak asetzeko. Eskola-materialaz hornitzea

65

(1)

14-03AEHG

Asamblea de Cooperación

Por la Paz

Ura eskuragarriago jartzea biztanleei Israelen eraso militarraren ondoren, Beit Hanounen (Gaza)

71

(1)

(1) Deialdiak duen aurrekontua agortu izana, 14-02AEHG proiektuaren finantzaketarekin (Diru-laguntza hauek arautzen dituen deialdiaren I) atala.»

Iruñean, 2014ko abenduaren 30ean.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

Iragarkiaren kodea: L1500833