16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2015eko zerga tasak

Orreagako Udalak, 2014ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, besteak beste, 2015eko zerga tasak, ondoan aipatzen direnak, onestea erabaki zuen:

1.–%0,5eko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,8ko karga tasa jartzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–%5eko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa: 30 euro).

4.–1,19ko indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.–Hirilurren balio igoeraren gaineko portzentajea: %2,2, eta karga tasa: %8,6.

Orreagan, 2015eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L1500941