16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2014ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 6.653 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 6.653 euro.

GASTUAK:

9. kapitulua: 6.653 euro.

Gastuak, guztira: 6.653 euro.

Orotz-Betelun, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L1500644