16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal honen 2015erako plantilla organikoa eta udal honetako lanpostuen zerrenda. Plantilla 2014ko abenduaren 16ko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespena 2014ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.

2015EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Herriburua: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %4,13. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: O.L. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %20 Sarbidea: O.L. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Jesús Miguel Erburu Arbizu: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. A maila. Antzinatasuna: 2012-06-25 Egoera: jardunean. Araubidea: administrazio-kontratua.

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). C maila. Antzinatasuna: 2011-06-01 Egoera: jardunean. Araubidea: administrazio-kontratua.

Olaibarren, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1500639