16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketak ordenantzetan, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tasa eta zerga tasekin. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan. Hura 2014ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2014ko abenduaren 27an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

ORDENANTZA ALDATUAK

6. Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

Nafarroako feriako saltzaileen elkartearekiko hitzarmena, 2015erako, 1.015 eurokoa izanen da urtean.

8. Ordenantza fiskala, Udalaren Haur Eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen tasak arautzen dituena.

2014-2015eko ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen araberakoak izanen dira.

10. Ordenantza fiskala, Murchanteko Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro edo jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

Igeriketa ikastaroak:

–Haurrak: 30 euro.

–Helduak: 33 euro.

Kirol ikastaroak:

–Aerobic/Step/tonifikazio eskolak: 60 euro hiruhilekoan behin aurtengo abonatuendako eta 75 euro abonatu ez direnendako.

–Pilates/Bizkar osasuntsuko eskolak: 60 euro hiruhilekoan behin aurtengo abonatuendako eta 75 euro abonatu ez direnendako.

–Body Pump-eko klaseak: 2 egun-40 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 55 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako. 3 egun-60 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 75 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

–Yoga dinamikoko eskolak: 60 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 75 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

–Zhumba eskolak: 2 egun-40 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 55 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

–Meditazioan hasteko eskolak: Egun 1-40 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 55 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

Haurrendako kirol ikastaroak:

–Karateko eskolak: 2 egun-40 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 55 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

–Haurrendako zhumba ikastaroa: 20 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 35 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

–Atletismo eskola: 60 euro hiruhilekoan, abonatuendako, eta 75 euro abonatu ez direnendako.

–Nafarroako Kirol Jokoak: 45 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, 60 euro abonatu ez direnendako.

–Antzerki eskolak: 85 euro, ikastaro osoa.

–Hezkuntza/kulturako ikastaroak: eskulanak, 170 euro urtean.

–Hiriko arteko ikastaroa: 10 euroko kuota.

–Laburmetraietako ikastaroa: 15 euroko kuota.

–Atseden hartzeko lantegia: 10 euroko kuota hilean.

Gazte etxe berriko kuota: 10 euroko kuota hilean. Kobrantza, hiruhilekoan behin.

Gimnasioaren erabilera: hilabeteko kuota, 0 euro. Nahitaezkoa, abonamendua edo kiroldegiko sarrera aurkeztea.

Prezio hauek urtebetean izanen dute indarra, urte naturalarekin bat.

Partikularrek Murchanteko Udalari egiten dizkioten eskaerak, Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia, nabea eta igerilekua) erabiltzeko:

–Irabazteko asmoa duten jarduerak: 10 euro orduko.

–Irabazteko asmorik gabeko jarduerak: doako lagapena.

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izen emanda dauden guztiek kirol instalazioen aurtengo abonamendua eduki beharko dute edo, bertzenaz, eguneroko sarrera ordaindu.

Bi ordainagiri pagatu gabe metatzea arrazoi aski izanen da berehala jardueratik kanpora gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Itzulitako ordainagiri bakoitzak 3 euroko gastu erantsia ekarriko du, haien tramitazioagatik, eta indarra duen legeak ezartzen duen errekargua.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz dirurik itzuliko.

11. Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

9. Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2015/1/1etik 2015/12/31 arte balioko du.

14. Ordenantza fiskala, Udalaren lokal nahiz instalazioen eta bertako zerbitzu berezi batzuen erabileren tasak arautzen dituena.

–Partikularrek edo entitate pribatuek irabazteko asmoz antolaturiko jardueretarako: 10 euro/ordua; idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek ordaindu beharko dizkiote, zuzenean, arduradunari.

–Ingeles ikastaroak: Udaletik kanpoko akademia batek emanen ditu, 595 euro hilabete guztietan, irailean eta ekainean izan ezik, hilean 446,25 euro izanen baitira.

Bertze ikastaro batzuk, kasu bakoitzean zehaztu beharrekoak.

21. Jantoki soziala arautzen duen ordenantza.

4. artikulua. Tributu kuota:

–Menu arrunta: 4,90 euro egunean, lagun eta otordu bakoitzeko.

–Janaria hotzean: 5,50 euro egunean, lagun eta otordu bakoitzeko.

Tarifa horiek mantenduko dira, janari zerbitzua emateko esleipena duen enpresak mantentzen dituen bitartean. Prezioa igotzen badute, igoera erabiltzaileei kargatuko zaie.

5. artikulua. Salbuespenak, murriztapenak eta hobariak.

Bakarrik Nafarroako Gobernuak berak urtero aplikatzen dituenak. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren onuradun direnei osorik itzuliko zaie ekitaldiaren bukaeran, norberaren izenean eta jasotako ebazpenaren arabera.

Karga-tasak eta tasak: Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, %30.

Itzultzen den ordainagiri bakoitzeko, 3 euro kudeaketagatik eta bankuko gastuengatik.

Borondatezko epetik kanpo, ordainagiriak itzultzeko eta haiek kobratzeko, Udal honen edozein zergari edo tasari dagokienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatuari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L1417829