16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hasierako onespena xehetasun azterlanari. Antoiu Kalea, 22

2015eko urtarrilaren 14an, Lesakako lehendabiziko alkateordeak, jarduneko alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

“2014ko abuztuaren 19an ekarri zen Miguel María Echegaray Agara jaunak sustatutako Xehetasun Azterlana, Antoiu kalea 22ko finkari dagokiona (katastroko 2. poligonoko 101 partzela). Agiria, Marta Álvarez, Ínigo García, Jon Muniategiandikoetxea, Javier Ubillos eta Tomás Valenciano arkitektoek (Vaumm) idatzi dute.

2014ko urriaren 15ean, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion NASUVINSA enpresak, bere txostena egin du. Bertan aukera desberdin bat proposatzen du. Baina sustatzaileak ez du onartzen eta argudiatzen du bereak hirigintzako Udal Plana betetzen duela.

Guzti hori ikusirik, zera erabaki dut:

1. Xehetasun Azterlanari hasierako onespena ematea.

2. 35/2002 Foru Legearen 76 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez erakusketa publikoan jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.”

Lesakan, 2015eko urtarrilaren 21ean.–Lehen Alkateordea, jarduneko Alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.

Iragarkiaren kodea: L1501052