16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2014ko abenduaren 17an egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, 2015. urteko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2015eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1500966