16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, zorupe eta hegalkinean hornidurako zerbitzu publikoak
ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu. Berezien
tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ezporogiko Udalak, 2014ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, zorupe eta hegalkinean hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu

berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan ondoan, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da.

EZPOROGIKO UDALAREN ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, ZORUPE ETA HEGALKINEAN HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU

BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta 32. artikuluaren 2. atalean xedatuarekin bat, ordenantza honetan ezarri dira eremu publikoko eta herrilurretako zoru, zorupe eta hegalkinean, interes orokorrekoak izan edo herritar frankori interesatzen zaizkien edo eragiten dieten hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Ordaintzeko beharra sortzen da hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek zorua, hegalkina eta zorupea okupatzen dituztenean honako hauetako zerbaitekin: kableak, hodiak, kanalizazioak, biltontziak, arketak, transformadoreak, zutoinak, tximeleta-azkoinak, banaketa edo erregistro kutxak eta zerbitzu egitearekin ikusteko duten gainerako aprobetxamenduak.

Nork ordaindu behar

3. artikulua. Eremu publikoko edo herrilurretako zorua, hegalkina eta zorupea hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko erabiltzen dituzten enpresek dituzte tasa hauek ordaintzeko behar.

Oinarriak, tasak eta tarifak

4. artikulua. Tarifak oinarri baten gainean aplikatuko dira eta hura enpresek udal mugapearen barnean lortutako fakturaziotik heldu diren diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

5. artikulua. Aplikatuko den tarifa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek behar den lizentzia eskatu beharko dute, aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean.

7. artikulua. Delako aprobetxamendua egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamendua nola edo halako jarraikortasun eta aldikotasun batez egiten badute, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek, prezio publikoa ordaintzera beharturik badaude, hiruhilero aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aitzineko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

10. artikulua. Aitorpen hura aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoaren diru-sarrera egin beharko dute Udalean berean edo horretarako zehazten den erakundean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea izanen da aplikatzekoa.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Agezan, 2015eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1500061