16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2015erako lan egutegia eta egun baliogabeak

Caparrosoko Udaleko alkate udalburu M.ª José Lasterra Echeverríak, abenduaren 29ko 309/2014 Ebazpenaren bitartez, Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako lan egutegia onetsi zuen 2015erako. Hona hemen testua:

“Ekainaren 21eko13/2012 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea, eta zehaztu zuen Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia. Hartan xedatuari jarraikiz,

Ikusirik 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, hona hemen zein egun diren: Urtarrilaren 1a: Urteberri. Urtarrilaren 6a: Errege Eguna. Martxoaren 19a: San Jose. Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua. Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua. Apirilaren 21a: Pazko biharamuna. Maiatzaren 1a: Langileen eguna. Uztailaren 25a: Santiago eguna. Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria. Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala. Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa. Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia. Abenduaren 25a: Eguberri. Aurreko zerrenda horretan sartu da Nafarroako Foru Komunitateko besta eguna, abenduaren 3a, San Francisco Xabierkoa, Nafarroaren eguna, betiere aipatutako Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraituz. Beste besta eguna dagokien Udalek proposatuta ezarriko da.

Ikusirik 2014ko abenduaren 29ko erabakiaren bitartez Gobernuak onetsitako Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak ezartzen dituena, 2015eko epeak zenbatze aldera; hain zuzen ere igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 2a, 3a eta 6a; maiatzaren 1a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.

Ikusirik, orobat, Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko direla eta jaiegunok Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 514/2014 Ebazpenaren bidez ezarri zirela. Bada, Caparrosoko udalerri honetarako 2015eko irailaren 2a jaieguna da.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako 2015eko lan egutegia onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Urtarrilaren 23a: San Babil.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 2a: Santa Fe, Caparrosoko zaindaria, herriko besta.

-1, 3, 4, 5, 7 eta 8: Caparrosoko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da. Caparrosoko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Caparroson, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1417743