2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa hirigintzari buruzko ordenantzetan. Hasierako onespena
Buñuelgo Udalak, 2015eko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du aldaketa egitea Udal Plan Orokorreko 1 eta 2. hirigintzako ordenantzetan, hiri lurzoruan eraikitzeko baldintzak arautzen dituzten horietan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Buñuelen, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
Iragarkiaren kodea: L1500646