16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aurrekontuko 4, 5, 6 eta 7/2014 aldaketak

2014ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi dira Buñuelgo Udaleko 2014ko aurrekontuan 4, 5, 6 eta 7. aldaketak egiteko espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urriaren 29an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa hauek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

4. aldaketa.–4515-68700 kontu-saila: “Pergaminoak” Kreditu-gehikuntza, 1.400,00 eurokoa, kontu-sail hau zenbateko berean beheitituz finantzatua: 1210-62100 “Zerbitzu juridikoak, auziak”.

5. aldaketa.–4521-62301 kontu-saila: “Kiroldegiko gasolio depositua” Kreditu berezia, 2.000,00 eurokoa, kontu-sail hau zenbateko berean beheitituz finantzatua: 4521-62100 “Kiroldegiko mantentze-lanak”.

6. aldaketa.–4520-62200 kontu-saila: “Padel pista” Kreditu-gehikuntza, 7.800,00 eurokoa, kontu-sail hauek aipatzen den zenbatekoan beheitituz finantzatua: 4320-21001 “Karriken zainketa eta konponketa”, 5.000,00 eurokoa, eta 4320-22004 “Biltegirako zenbait gauza”, 2.800,00 eurokoa.

7. aldaketa.–4523-62100 kontu-saila: “Gizarte etxeko instalazio elektrikoaren egokitzapena” Kreditu berezia, 8.850,00 eurokoa, kontu-sail hau zenbateko berean beheitituz finantzatua: 5310-21001 “Nekazaritza”.

Buñuelen, 2014ko azaroaren 18an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1500645