16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Datu pertsonalak edukiko dituen fitxategia (web orria)
sortzeko akordioa

Beteluko Udalak, 2014ko abenduaren 19an egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, besteak beste. Hona hemen testua osorik:

Datu Babeserako Lege Organikoak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen askatasun publikoa eta oinarrizko eskubideak, haien ohore eta intimitate pertsonal eta familiarra bereziki, bermatzea eta babestea du xede. Erabilgarri egiten dituen edozein euskarri fisikotan erregistraturik dauden izaera pertsonaleko datuei eta datu hauen gainean sektore publiko zein pribatuek egiten duten ondorengo edozein motatako erabilerei eragiten die.

1720/2007 Errege Dekretuko 52. artikuluak ezarritakoaren arabera jabetza publikoko fitxategiak “Estatuko Aldizkari Ofizialean” edo dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor edo akordio bidez baino ez daitezke sortu, aldatu edo ezabatu.

1720/2007 Errege Dekretuko 54. artikuluak dioenez fitxategia sortzen duen xedapen edo akordioak honako puntu hauek izan beharko ditu:

a) Fitxategi edo tratamenduaren identifikazioa, bere jatorria aipatuz, eta bere helburuaren eta aurreikusitako erabileren azalpena.

b) Datuen jatorria, zein pertsona talderengandik jaso nahi diren datu pertsonalak eta zein dauden ematera behartuak, datuak jasotzeko prozedura eta iturburua.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura, honako hauek deskribatuta: identifikazio datuak eta, halakorik bada, bereziki babestutako datuak; orobat, gainerako kategorietako datu pertsonalak, fitxategian sartzen direnak, eta antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

d) Aurreikusitako datuen komunikazioa, eta hala izanez gero, hartzaileak edo hartzaile kategorien aipatzea.

e) Hirugarren herrialdeei aurreikusitako datuen igorpen internazionala, hala izanez gero, datu horien herrialde hartzailea aipatuz.

f) Fitxategiaz arduratzen den organoa.

g) Sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak gauza daitezkeen zerbitzu eta unitateen izendapena.

h) Sergutasuna maila zein izanen den adieraztea.

Fitxategia aldatzen duen akordio edo xedapenak arestian aipatutako puntuetan sortutako aldaketak adierazi beharko ditu. Fitxategiak ezabatzeko emandako akordio edo xedapenek datuei eman behar zaien erabilera argitu beharko du edo bestela bere deuseztapenerako hartuko diren neurriak.

Beteluko Udalak herritar eta interesdunen esku web gunea jarri du, Udalarekin komunikatzeko eta eskaera, zalantza eta komentarioak ebatzi eta kontutan hartzeko balio duena. Horrek berekin dakar datu pertsonalen bilketa eta haien erabilera.

Hori dela-eta honako akordioa hartu du:

Lehenegoa.–Hurrengo fitxategia sortzea, ondoren deskribatzen diren ezaugarriekin:

Web datuak

Xedea eta aurreikusitako erabilera: Udalarekin edozein harreman duten pertsonen komunikazioak ahalbidetu eta webaren bitartez egin daitezkeen eskaerei erantzuna ematea.

Datuen jatorria eta bilketa prozedura: interesdunek berek emanda, web orrian dauden formularioetan egindako erregistroaren bidez.

Eragiten dieten pertsona edo kolektiboak: Udalari web orriaren bitartez zuzentzen zaizkionak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa.

Erabilitako tratamendu sistema: automatizatua

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Beteluko Udala

Sartze, zuzentze, baliogabetze eta aurka egiteko eskubideak gauza daitezkeen zerbitzua: Beteluko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aipatutako fitxategia sortu eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan dagokion erregistroan inskribatzea.

Betelun, 2015eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1500960