16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango emakumeen eta gizonen arteko I. Berdintasun Plana, 2015-2018. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, 5. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Baztango emakumeen eta gizonen arteko I. Berdintasun Plana, 2015-2018.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Baztango emakumeen eta gizonen arteko I. Berdintasun Plana, 2015-2018, behin betikoz onetsi eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elizondon (Baztan), 2014ko abenduaren 18an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1500905