16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana, Elizondoko 16. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, 3. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 116. lurzatiaren xehetasun azterlana, Pedro Zabalza Zozayak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Elizondon (Baztan), 2014ko abenduaren 18an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1500904