16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzan ingelesez ikasteko programetan eskolak ingelesez eman behar dituzten irakasleen gaitasun proben deialdia onesten duena.

Abuztuaren 18ko 139/2009 Foru Aginduak hizkuntza betebeharrak finkatzen ditu Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan sustatzen dituen programa eleaniztunetan ingelesez irakasteko.

Bestetik, azkeneko urteetan, Hezkuntza Departamentuak ingeleseko atal elebidunen programa ezarri da Bigarren Hezkuntzako institutuetan, eta, horretarako, beharrezkoa da irakasgaiak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten irakasleek hizkuntza horretan jakite maila zehatz bat dutela egiaztatzea, ingelesez kasu honetan.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren bidez, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu ziren, eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri.

Hizkuntza eskakizunei dagokienez, aipatu foru aginduaren lehen xedapen gehigarriak adierazten du Hezkuntza Departamentuak proben deialdia egin dezakeela, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, foru aginduaren I. eranskinean ezarritako titulazio baldintzak betetzen ez dutenek eskakizunak egiaztatzeko.

Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan irakasgaiak ingelesez emateko gaitasuna duten irakasleak behar direnez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzan ingelesez ikasteko programetan eskolak ingelesez eman behar dituzten irakasleen gaitasun proben deialdia onestea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan ingelesez ikasteko baimendutako programetan irakasgaiak ingelesez emateko irakasleen gaitasuna egiaztatzeko proben deialdiaren oinarriak onestea.

2. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Deialdien Atalera, eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzan
eta Bigarren Hezkuntzan ingelesez ikasteko baimendutako programetan irakasgaiak ingelesez emateko irakasleen gaitasuna egiaztatzeko deialdiaren oinarriak

Lehendabizikoa.–Xedea.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren ikastetxe publikoetan eta ikastetxe itunduetan Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan ingelesez ikasteko programetan irakasgaiak ingelesez emateko irakasleen gaitasuna egiaztatzea da deialdiaren xedea.

Egiaztapen horrek ez du behin ere sortuko kasuan kasuko atzerriko hizkuntza mailako berariazko titulu edo ziurtagiririk, eta ezin izanen da erabili deialdi honetan aipatutakoez bestelako ondorioetarako.

Bigarrena.–Parte hartzaileak.

1. Honako langileok eskatzen ahalko dute deialdi honek aipatutako proben bitartez ingelesezko gaitasuna egiaztatzeko, betiere hizkuntzaren B2 jakintza mailaren egiaztagiriren bat baldin badute (otsailaren 28ko 30/2011 eta irailaren 28ko 184/2011 foru aginduetan aipatuak):

a) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan aritzen diren unibertsitateaz besteko irakasle funtzionarioek eta aipatu departamentuak aldi baterako kontratatazioetarako dituen zerrendetako izangaiek.

b) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin irakaskuntza itundua duten ikastetxeek kontratatutako irakasleak.

Oinarri honetako a) atalean aipatutako langileek, deialdi honetan aurreikusitako proba gaindituz gero, PI hizkuntza eskakizuna eskuratuko dute (Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 11n emandako 32/2013 Foru Aginduan arautua).

2. Oinarri honetan aipatzen diren betebeharrak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen duen unera arte izan, baita kontratatua zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

3. Baldintza hauetakoren batean daudenek ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu:

a) Hezkuntza Departamentuak aurreko urteetan honexetarako egindako deialdietan ziurtagiria lortu dutenek.

b) Hizkuntzaren C1 jakintza maila egiaztatzen duen ziurtagiria edo handik gorakoa dutenek (otsailaren 28ko 30/2011 eta irailaren 28ko 184/2011 foru aginduetan aipatuak).

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Deialdian parte hartu nahi duenak ebazpen honen laugarren oinarriko inprimakiaren bidez eskatu beharko du, edo, bestela, ebazpen honen III. eranskineko eskabidea aurkeztuz.

2. Bestetik, Hizkuntzaren B2 jakintza maila egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia erantsi beharko dute (otsailaren 28ko 30/2011 eta irailaren 28ko 184/2011 foru aginduetan aipatua).

3. Ikastetxe itunduetako irakasle kontratatuek lan kontratu indarduna erantsi beharko dute.

4. %33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangaiek, zenbateko desgaitasuna duten adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean, eta hori frogatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu, denborari eta baliabideei dagokienez probak egiteko behar diren egokitzapenak eskatu ahal izateko.

Probak egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen dituzten.

%33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangai horiei Nafarroako Mendekotasunerako Agentziara joateko eska lekieke, probak egitean denbora eta baliabide aldetik zer egokitzapen behar dituzten zehazteko.

Laugarrena.–Eskabideen eta agirien aurkezpena.

Oro har, eskabidea eta agiriak honako webgunearen bidez bidaliko dira:

https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/pruebas-acreditacion-personal-docente/.

Nolanahi ere, arestian esandako deus ere ukatu gabe, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinen bidez ere aurkezten ahalko dira.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

Bosgarrena.–Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es). Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalari zuzendutako idazki baten bidez, Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean argitaratzen diren egunetik bi egun balioduneko epean.

Epe hori iraganik, modu berean, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Onartuen zerrendarekin batera, ulermen probak eta idazmen probak egiteko eguna, ordua eta tokia argitaratuko dira.

Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dokumentazioa azterturik ikusten baldin bada betebeharren bat falta dela, interesdunek deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zazpigarrena.–Ingelesez ikasteko programetan eskolak ingelesez eman behar dituzten irakasleen gaitasun proba.

1. Proba Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokio, eta izangaiek komunikazio-xede orokorretarako lau hizkuntza-trebetasunetan duten gaitasuna ebaluatzea du helburua. Probak hiru parte izanen ditu, eta haien edukia eta ezaugarriak ebazpen honen II. eranskinean ageri dira.

2. Entzunaren eta idatziaren ulermen probak eta idazmen proba deialdi bakarrean eginen dira. Zer toki, egun eta ordutan eginen diren onartuen behin betiko zerrendekin batera iragarriko da Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean, gutxienez bost egun lehenago, eta orduan hasiko da epaimahai(ar)en lana.

Epaimahaiaren jarduna behin hasita, mintzamen probarako deialdiak probaren lehenbiziko partea egin den tokian iragarriko dira, eta baita Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean ere.

3. II. eranskinari jarraikiz, entzumen proba eta idatziaren ulermen probak, baita idazmen proba ere, baztertzaileak izanen dira.

4. Probaren kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da, eta gai kalifikazioa izatea beharrezkoa izanen da ziurtagiria lortzeko.

5. Izangaiek, azterketan, beren NANa, pasaportea edo nortasun agiri ofiziala aurkeztu beharko dute.

6. Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete. Frogagiria aztertzaile bati eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.

Zortzigarrena.–Epaimahaiak.

Epaimahai kalifikatzailea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendaritza nagusiak izendatuko du ebazpen bidez, betiere aurkezten diren izangaien kopurua kontuan hartuta.

Bederatzigarrena.–Ziurtagiria lortzen duten izangaien zerrendak.

Probak egindakoan, epaimahai kalifikatzaileak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu probak egin diren tokian, Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean. Behin-behineko emaitzen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, epaimahai kalifikatzaileari zuzenduak, emaitzak argitara eman eta biharamunetik bi eguneko epean.

Epaimahai kalifikatzaileak erreklamazioak ebatzirik, eta probaren emaitzen berri emanik, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalak gaitasuna egiaztatu zaien izangaien zerrendak argitaratuko ditu probak egin diren tokian, Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean.

Bestetik, ziurtagiria lortu duten izangaien zerrenda igorriko zaio Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 11n emandako 32/2013 Foru Aginduan aurreikusitako PI hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko (funtzionarioei eta Hezkuntza Departamentuak kudeatutako aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan diren izangaiei dagokienez).

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Proben deskribapena

Probak hiru zati bereizi ditu:

PROBA

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

PONDERAZIOA

Ulermena

Irakur.

10 p

5 p

90’

%25

Entzum.

10 p

5 p

%25

Idazmena

10 p

5 p

60’

%25

Mintzamena

10 p.

5 p.

25’ (bi izangai)

30’ (hiru izangai)

%25

GUZTIRA

40 p.

20 p.

1. proba.–Ulermen proba.

Gehienez ere 20 puntu lor daitezke, eta, “gai” kalifikazioa izateko eta hurrengo probetara pasatzeko, 10 puntu behar dira gutxienez.

Iraupena: 90’.

a) Idatziaren ulermena:

–2 zeregin.

–Gehienez: 10 item / 10 puntu.

–Gutxienez: Zereginetako batean 2 puntu baino gutxiago lortzen duena (%40), baztertua geldituko da.

b) Mintzamena:

–2 zeregin.

–Gehienez: 10 item / 10 puntu.

–Gutxienez: Zereginetako batean 2 puntu baino gutxiago lortzen duena (%40), baztertua geldituko da.

2. proba.–Idazmen probak.

–Iraupena: 60’.

–Idazmen lan bat.

–Gehienez: 10 puntu.

–Gutxienez: 5 puntu.

3. proba.–Mintzamen proba.

–Iraupena: 25’ (bi izangai); 30’ (hiru izangai).

–2 mintzamen proba: Bakarrizketa eta elkarreragina.

–Gehienez: 10 puntu.

–Gutxienez: 5 puntu.

Hiru proben puntuazioa, guztira:

Gehienez: 40 puntu.

Gutxienez: 20 puntu.

III. ERANSKINA

Parte hartzeko eskabidea

DATU PERTSONALAK

1. DEITURA:

2. DEITURA:

IZENA:

IFZ:

HELBIDEA:

HERRIA

POSTA KODEA:

PROBINTZIA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

TELEFONOA (Sakelakoa eta finkoa):

ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAIA (seinalatu, bidezkoa bada)

DATU PROFESIONALAK. 2014-15 IKASTURTEA

ETAPA (Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntza):

IRAKASGAIAK:

IKASTETXEA (kontratuaren kopia erantsi, itundua bada):

HERRIA:

BESTE DATU BATZUK

INGESESEKO B2 JAKINTZA MAILAKO ZIURTAGIRIA. Esan zein entitatek emana den eta B2 jakintza maila egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua erantsi (otsailaren 28ko 30/2011 eta irailaren 28ko 184/2011 foru aginduetan aipatua).

OHARRAK:

Honako honen bidez, aditzera ematen dut eskaera hau egiteko momentuan ez dudala otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan aipatutako C1 mailako ingeles ziurtagiririk edo handik gorakorik.

Sinadura

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

HIZKUNTZEN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA.

Iragarkiaren kodea: F1500768