1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
380/2015 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 184/2015 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 47/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoak arautu eta horietarako deialdia egin zen 2015-2016 ikasturterako.
Maiatzaren 15eko 184/2015 Ebazpenaren bidez aldaketa txikiak sartu ziren 1. eranskineko 4. eta 7. oinarrietan, inskribatzeko epeak eta izangai onartu eta baztertuen zerrenda arautzen diren horietan, hurrenez hurren.
Akatsa antzeman da otsailaren 23ko 47/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 4. oinarriaren 2. atalean, inskribatzeko epearen data batean, maiatzaren 15eko 184/2015 Ebazpenaren bidez baimendutako aldaketak ematen dion idazkera berriaren arabera.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 184/2015 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzearen alde. Ebazpen horren bidez, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 47/2015 Ebazpena aldatu zen. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoak arautu ziren eta horietarako deialdia egin zen, 2015-2016 ikasturterako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Maiatzaren 15eko 184/2015 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Akatsa futboleko kirol teknikarien irakaskuntzen lehen ikasmailan sartzeko epe bereziaren datan dago: "abenduaren 16tik 17ra" dioen tokian, honela behar du: "irailaren 16tik 17ra". Otsailaren 23ko 47/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 4. oinarriaren 2. ataleko daten taulan agertzen da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko abuztuaren 7an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1511434