159. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

508/2015 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako XXIX. Kirol Jokoetarako deialdia egin, lehiaketaren garapena eta kirol federazioekin hitzartu beharreko lankidetza hitzarmenen testua arautzen duten oinarrizko irizpideak onetsi, eta garatu beharreko jarduerari aurre egiteko gastua onesten duena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena esleitzen dio kirol sustapenaren eta aisialdiaren erabilera egokiaren arloan.

Urtarrilaren 24ko 335/1986 Errege Dekretuaren bitartez, kirolaren arloko eginkizun eta zerbitzuak eskualdatu ziren Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera. Foru Komunitateari esleitu zaizkion eginkizunetako bat, espresuki aipatua, eskolako kirol jardueraren sustapena eta antolaketa da.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak kirol politikaren helburuak aipatzen ditu 3.5 artikuluan; besteak beste, oinarrizko kirola bultzatzea eskola mailetatik beste edozein kirol jardueraren aurretik, funtsezkotzat jotzen baita hori kirolak maila guztietan aurrera egin dezan Nafarroan.

Orobat, aipatu foru legearen 6.2.g artikuluan ageri denez, Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumena da Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea nahitaezko eskolaldian dauden kirolarientzat, edo haiek antolatzeko baimena ematea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak ezartzen du Nafarroako Gobernuari kirol arloan dagozkion eskumenak erakunde autonomo horrek gauzatuko dituela, Gizarte Politiketako Departamentuko titularraren planifikazioaren, zuzendaritzaren eta babesaren pean, eta estatutuek berek ezartzen duten irispidearekin.

Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiari dagozkion eginkizunen artean hauek daude:

a) Kirola bultzatu, koordinatu eta sustatzea.

b) Nafarroako kirol federazioak eta, hala badagokio, Nafarroako beste kirol entitate batzuk koordinatu eta babestea eskuordetu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe. Nafarroako kirol federazioek, elkarte gisa antolatutako entitate pribatuak izanik, administrazio arloko eginkizun publiko batzuk dituzte, eskuordetu zaizkionak. Apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuaren bidez onartu zaizkien eginkizunen artean, kasuan kasuko kirol modalitatea bultzatu eta garatzea dago, baita Nafarroako esparruko lehiaketa ofizialak antolatzea ere.

c) Nahitaezko eskolaldian daudenentzat Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea edo antolatzeko baimena ematea.

Azaldutakoak kontuan harturik, bidezko da Nafarroako XXIX. Kirol Jokoetarako deia egitea eta joko horiek arautzeko oinarrizko irizpide orokorrak finkatzea, parte-hartzaileek eskola denboratik kanpo kimuen, haurren, kadeteen eta gazteen kategorietan oro har egiten dituzten kirol jarduerak batuz eta Nafarroako Foru Komunitateko lehiaketa ofizial gisa bateratuz. Aurreko edizioetan halaxe egin da, eta oinarrizko esparrua finkaturik dago dagoeneko. Hala, joko hauetan egiten dena kirola denez gero, kirol federazioek hartu behar dute parte, esleituak dituzten eginkizunak betez.

Nafarroako Kirol Jokoen deialdia egitea Gizarte Gaietako Departamentuari dagokio, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez, Nafarroako Kirol Federazioekin eta Toki Entitateekin batera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an hartutako erabakiaren bidez, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legearen 40. artikulua betetzeko asmoz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari baimena ematen zaio 1.150.000 euroko urte anitzeko gastua konprometitzeko Nafarroako XXIX. Kirol Jokoak antolatzeko. Horrela, programaren ondoriozko gastuei aurre egiten ahalko zaie.

Beraz, guztira, 1.150.000 euroko gastua baimendu behar da Nafarroako XXIX. Kirol Jokoen antolaketa orokorreko gastuei aurre egiteko; horietatik 171.533,39 euro 2015era luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretako “Nafarroako Kirol Jokoak” izeneko 940002-95110-2269-336102 kontu-sail ekonomikoaren kargura izanen dira. Diru-kopuru horretatik, 110.000 euro autobusezko garraiorako daude altxaturik eta, 7.920 euro istripu-aseguruaren poliza kontratatzeko. 978.466,61 euro Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretan helburu bererako gaitzen den antzeko kontu-sailean kargatuko dira, eta diru-kopuru horretatik 230.000 euro autobusezko garraiorako daude altxaturik eta 16.914,38 euro garaikurrak, dominak eta txapelak erosteko. Arestian azaldutakoa dela-eta, proposamena egiten da hasiera batez 764.821,93 euroko erreserba egiteko, horietatik 53.613,39 euro 2015ari dagozkionak eta 731.552,23 euro 2016ari dagozkionak.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta jokoetan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek izenpetu beharreko akordioen testua onestea (eranskinean ageri da).

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat (otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren Estatutuak),

EBATZI DUT:

1. Nafarroako XXIX. Kirol Jokoen deialdia eta lehiaketa arautzen duten oinarrizko irizpideak onestea, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den araudiarekin bat, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta jokoetan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onestea (II. eranskina).

3. Guztira, 1.150.000 euroko gastua baimentzea Nafarroako XXIX. Kirol Jokoen antolaketa gastuei aurre egiteko; horietatik 171.533,39 euro 2015era luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretako “Nafarroako Kirol Jokoak” izeneko 940002-95110-2269-336102 kontu-sail ekonomikoaren kargura izanen dira, eta 978.466,61 euro Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretan helburu bererako gaituko den antzeko kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Kirola Sustatzeko Atalari, Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiari eta interesaturik dauden Nafarroako kirol federazioei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Pruden Indurain Larraya.

I. ERANSKINA

XXIX. Kirol Jokoen araudia

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, Nafarroako XXIX. Kirol Jokoetarako deialdia egin du 2015-2016 ikasturterako. Jokoak ondoko oinarrietako arau orokorrei jarraituz gobernatuko dira:

1. Eremua.

Nafarroako Kirol Jokoak (“NKJ” hemendik aitzina) deialdi honetan sartutako kirol eta kategorietako Nafarroako txapeldunak nor diren erabakitzeko Nafarroako lehiaketa ofizial bakarrak dira. Adin horietako haurrei Nafarroako kirol federazioetatik beste edozein jarduera eskaintzeko, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren (NKGI hemendik aitzina) oniritzia beharko da.

NKJen programa, normalean, larunbat goizetan eginen da, eta sustapenerako jarduerak eta jolas girokoak biltzen ahalko ditu.

2. Parte-hartzea.

NKJen programan Nafarroan eskolaturik dauden edo bertan bizi diren kirolari guztiek hartzen ahalko dute parte, baldin eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta dagoen kirol klub bateko kideak badira. Adinaren arabera, kategoria hauetan sailkatuko dira:

–’’Ki’’ Kimua: 2004-2005ean jaiotakoak.

–’’H” Haurra: 2002-2003an jaiotakoak.

–’’K” Kadetea: 2000-2001ean jaiotakoak.

–’’G” Gaztea: 1998-1999an jaiotakoak.

Adin eta kategoria horiek aldatzen ahalko dira, kirol modalitate bakoitzaren ezaugarri eta arauen arabera.

Jokoetan benjaminen kategoria sartzen ahalko da, adingabeen kirol jarduera publikoen erregulazioa poliki-poliki aplikatzeko. Kategoria horretako jarduerak eremuka antolatuko dira, hurbiltasun geografikoaren arabera. Hortaz, ez da joan-etorrietarako gasturik aurreikusi. Nolanahi ere, programatutako joan-etorriak erabil daitezke baldin eta horrek ez badakar aldaketarik ez programazioan eta kostua handitzerik ere ez badakar.

Final gisako jarduerak, horrelakorik baldin badago, barnetegi edo topagune gisakoak izanen dira (eskualdekoak edo orokorrak), eta hori kasuan kasuko erregelamendu teknikoetan jasoko da. Kasu honetan, joan-etorriko gastuak kontuan hartuko dira. Modalitate/espezialitate batean baino gehiagotan parte hartu nahi duten ikasleen parte-hartzea erraztuko da.

Salbuespen gisa, talde mistoek parte hartzen ahalko dute, hala komeni bada eta Antolaketa Batzordeak balorazioa egin ondoren NKGIko zuzendari kudeatzaileak baimena ematen badu, ebazpen baten bidez.

NKGIko zuzendari kudeatzaileak bere gain hartzen du abegi-egoeran diren atzerritarrei baimen edo lizentzia emateko ahalmena.

Araudi orokorraren puntu honetan jaso ez diren alderdietan kasuan kasuko kirol federazioen erregelamendu teknikoei jarraituko zaie.

Nafarroako Kirol Jokoen modalitate desberdinak zabaldu eta ezagutzera emateko, antolakundeak, kirol jarduerak egiten diren bitartean, bideo grabaketak edo argazkiak egiteko beharrezkoak diren baliabideak jartzen ahalko ditu, eta ondoren horretarako prestatutako webgunean argitaratuko. Talde edo kirolariren batek bere irudia agertzea nahi ez badu, idatziz eskatu beharko dio antolakundeari parte hartzeko inskripzioa egiterakoan, dagokion kirol federazioaren bidez.

3. Helburuak:

a) Nafarroako herritar guztiei deialdiko kategorietan eta modalitateetan kirola egiteko aukera ematea, eta kirolak prestakuntzarako eta heziketarako duen balioa nabarmentzea.

b) Parte-hartzaileen ezaugarrien araberako kirol jarduerak eskaintzea, integraziorako bideak eskaintzeko eta kirolaren balioak bultzatzeko.

c) Gutxi errotutako kirol edo josteta motak bultzatzea adin horietan.

d) Kirolean gaitasuna duten haurrak detektatzeko aukera ematea.

e) Teknikarien prestakuntza gero eta hobea eskatzea, parte hartzen duten kirol kluben eta taldeen arduradunak prestatuagoak egon daitezen beren eginkizunak hobeki gauzatzeko.

f) Benjaminen kategoriaren helburu berariazkoak. Proposatzen diren jardueretan, bereziki, heziketa arloa landuko da:

–Mugimendu egoera berriei erreparatzea eta mugimendurako oinarrizko trebeziak garatzea.

–Lankidetza-egoerak eta lehia-egoerak bizitzen ikastea.

–Jarduera fisikoen eta kirolen arauak egokitu eginen dira, jeneralean joko arau bilakatzeko, eta, batzuetan, lehiara, baina adina kontuan hartuta.

–Beste kategorietako lehia egitura eta sistemak ekiditea.

4. Antolaketa.

Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa NKGIri dagokio, eta horrek Nafarroako kirol federazioen esku uzten du antolaketa orokorra.

Nafarroako Kirol Jokoen programa alda daiteke deialdian ezarritako kategoriei dagokienez, hastapenean programatutako lehiaketaren iraupenari dagokionez, jardunaldi kopuruari dagokionez edo, federazioekin Nafarroako XXIX. Kirol Jokoetarako konprometituriko aurrekontu kredituaren arabera, finkatzen diren gastuen beste kontzeptu batzuei dagokienez, NKGIk baimendu ondoren.

Programan parte hartzen duten kirol federazioek, lehiaketa hasi aurretik, garatu beharreko kirol proiektua aurkeztu beharko dute, erregelamendu teknikoa eta lehiaketa sistema, inskripzio epeak eta iraupena barne direla.

Eskola-umeak NKJen programan inskribatzeko prozedurak kirol federazioek ezarriko dituzte, Nafarroako Kirol Jokoen programan parte hartzeko gaikuntzaren bidez. Lankidetza hitzarmenean jasoko da prozedura, baita gaikuntza bakoitzaren kostua ere. Federazio bakoitzak ezarriko du prozedura, baina gastuak ezin izanen dira inola ere hitzarmenean finkatutako diru-kopurutik gorakoak izan.

Kirolen egutegi bat erantsi da, bakoitzean parte hartzeko baldintza bereziak azalduta: inskribatzeko epea, jokalarien kopurua eta gordailuak.

NKJen gaineko informazio eta komunikazio guztietan programaren logotipoak erabiliko dira; halaber, antolatzaileak eta laguntzaileak adieraziko dira.

a) Antolaketa Batzordea: Batzorde bakar bat izanen da kirol guztietarako. Kide hauek osatuko dute:

–NKGIko lau ordezkari: Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiko bi teknikari.

–Kirol federazioen bi ordezkari: bata banakako kirolen izenean, eta bestea taldekako kirolen izenean. Bi ordezkari horiek kirol federazioek beraiek proposatuko dituzte.

–Udalen ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatua.

Besteak beste, eginkizun hauek izanen dituzte:

–NKJen antolaketa orokorra begiratzea.

–Erabakiak hartzea federazio bat baino gehiago ukitzen duten alderdi orokorrei buruz.

b) Jarraipen Batzordea: kirol bakoitzerako Jarraipen Batzorde bat eratuko da. Honako hauek egonen dira haietako bakoitzean: NKGIko hiru ordezkari (Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiko teknikari bat), eta kasuan kasuko kirol federazioaren bi ordezkari.

Jarraipen Batzordeek ondoko eginkizunak izanen dituzte, besteak beste:

–Kirol mota bakoitzaren antolaketa orokorra, garapena eta ebaluazioa begiratzea, baita lehiaketa sistema, erregelamendu teknikoa eta diziplinakoa onestea ere, adinari egokituak eta federazioek proposatuak.

–Laguntzaileak izendatzea, programaren garapena gainbegiratu, jarraitu, informatu eta hobekuntzak proposatzeko. Jarraipen Batzordea eta laguntzaileak baimenduak egonen dira, eta gaitasuna izanen dute NKJen helburuak eta kirol balioak betetzen diren begiratzeko.

–Jarduera egitean diziplinaren kontra gertatzen ahal diren salbuespenezko ekintzak aztertzea, eta, komenigarri baderitzote, kasu horietan izan litezkeen kirol zehapenak betetzeko alternatibak proposatzea diziplina batzordeei.

–Joan-etorriak direla-eta, partidak jokaleku neutral batean joka daitezela baimentzea.

–Programaren garapenean sortzen diren arazoak konpontzea, kalitatea ahalik eta onena izan dadin.

c) Joan-etorriak: kirol modalitate bakoitzaren berariazko ezaugarri eta inguruabarretara egokitutako joan-etorrien sistema bat zehaztuko da, eta horren berri emanen zaie parte-hartzaileei kirol federazioen bitartez, inskripzioa egiten dutenean.

Hauek dira joan-etorrietarako arau aipagarrienak:

1) Talde bakoitzeko, adin nagusiko arduradun bat bederen egonen da joan-etorria hasten denetik bukatu arte, klubak baimendua.

2) Elkartea/taldea behartua dago, astero, joan-etorria nola eginen den jakitera, ezarriko diren baliabideak erabiliz.

3) Parte-hartzaileak bidaiaren plana betetzera behartuta daude.

4) Antolakundeak programatutako garraioa erabili behar ez duten taldeek kasuan kasuko federazioari jakinarazi beharko diote, partida eguna zehaztu baino bost egun lehenago, gutxienez. Antolakundeak programatutako garraioa izanez gero, taldeek hori erabiliko dute bai joateko bai itzultzeko.

5) Ibilgailu partikularretan egindako joan-etorrietako kalte-ordainak emanen dira, bakar-bakarrik, garraio antolatuaren programazio orokorrean sartzerik ez dagoen kasuetan.

Alde horretatik, joan-etorrien araudia betetzen ez duen taldeak bere gain hartu beharko du erabili ez duen joan-etorri programatuaren gastu proportzionala, hala gertatzen den lehen aldian. Berriz gertatuz gero, bigarrenean, joan-etorri programatuaren gastu proportzionala bere gain hartzeaz gainera, garraio antolatua erabiltzeko eskubidea galduko du.

Honako hau da araudia ez betetzea:

–Bidaien programazioa argitaratu ondoren jakinaraztea garraioa ez duela erabili behar, bidezko arrazoiren bat izan ezean. Partidaren programazioaren aldaketa ez da halakotzat hartuko.

–Joateko autobusa erabiltzea, baina itzultzekoa ez.

–Programatutako bidaiarako autobusa ez erabiltzea.

Salbuespenez, joan-etorrien araudiaren urraketa dela-eta alegatzen diren arrazoiak baloratzen ahal ditu Jarraipen Batzordeak.

Ibilgailu partikularretan egiten diren joan-etorrien kasuan, 0,12 euro ordainduko dira kilometroko, joan-etorria 30 kilometro baino luzeagoa bada, eta, bakar-bakarrik, baimentzen diren kirol modalitateetarako.

d) Instalazioak: kirol instalazioek kasuan kasuko kirol modalitatea egiteko behar diren ezaugarriak izan beharko dituzte.

Parte hartzen duten entitate guztiek lagunduko dute programan, hura garatzeko behar diren instalazioen erabilera erraztuz.

Parte hartzen duten taldeen eta kirolarien erantzukizuna izanen da instalazioak behar bezala erabiltzea.

e) Osasun laguntza eta aseguruak: Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioak Nafarroako kirol federazioen laguntzarekin deitu eta antolatutako NKJ hauen kirol modalitate guztietako parte-hartzaileek kirol praktika horren ondorioz osasun laguntza behar izanez gero, norberak duen osasun asegurura jo beharko du, eta ez da beharrezkoa izanen osasun laguntzarako aseguru berariazkorik arlo honetako gorabeherak estaltzeko.

Argibidea: Gizarte Segurantza duten parte-hartzaileei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan emanen zaie osasun arreta. Aseguru araubide bereziren bat (Nafarroako Gobernuaren aseguru berezia, MUFACE, MUGEJU, ISFAS edo beste batzuk) daukaten parte-hartzaileei, berriz, zer osasun laguntza aukeratu duten, sistema horrek dituen baliabideen bitartez emanen zaie laguntza.

Osasun laguntzarako metodologia.

Ospitaleetako arreta zerbitzuen aurre-fakturazioak saihesteko, honako arau hauek bete beharko dira:

1. Kirol praktikaren ondorioz ospitale zerbitzuak erabiltzen dituzten parte-hartzaileek, osasun zentrora iristen direnean, frogatu beharko dute NKJetako parte-hartzaile direla, inskripzio-orria edo federazioak parte hartzeko aurkeztu duen gaikuntza erakutsiz.

2. Kirol federazioek laukitxo bat jarriko dute inskripzio orrian kirolariaren aseguru mota adierazi ahal izateko (Gizarte Segurantza, MUFACE, etab.).

3. Kirol federazioek zuzeneko sarbide bat izanen dute beren webgunearen hasierako pantailan NKJetako osasun laguntzaren berri emateko. Toki horretan argi eta garbi adieraziko da NKJetako parte-hartzaileek zer egin behar duten istripua izanez gero.

NKGIk istripuetarako aseguru-poliza bat kontratatuko du, heriotza eta/edo istripuaren ondoriozko galera anatomikoak zein funtzionalak babesteko. Programatutako jardueraren ondoriozko erantzukizun zibila sartuta dago Nafarroako Gobernuak ezarritako erantzukizun zibilaren estaldura orokorrean (Kirolari buruzko Foru Legearen 67. art.).

f) Garaikurrak, dominak eta txapelak: NKGIk erabakiko du zenbat eta nolako garaikur, domina eta domina emanen diren NKJetako finaletan, baita protokoloa eta haien berariazko dekorazioa ere. Kirol federazioek zenbat behar dituzten eskatuko diote NKGIri, haiek eman baino 20 egun lehenago gutxienez.

Oro har, taldekako modalitate/espezialitateetan lehenbiziko kategoriako lehenbiziko hiru talde sailkatuei emanen zaizkie garaikurrak eta dominak. Salbuespen kasuetan, NKGIk baimena emanez gero, laugarren sailkatutako taldeei ere ematen ahalko zaizkie garaikurrak eta dominak. Lehiaketaren beheko mailetan ez da garaikur edo dominarik emanen. Banakako modalitate/espezialitateetan, final bakoitzeko lehenbiziko hiru kirolari sailkatuei emanen zaizkie dominak. Salbuespen kasuetan, NKGIk baimena emanez gero, laugarren sailkatutako kirolariei ere ematen ahalko zaizkie garaikurrak eta dominak. Orobat, kontuan hartuko da kirol modalitate batzuetan, hau da, pilotan, txirrindularitzan, herri kiroletan eta beste batzuetan, irabazleei aurrekoak ez bezalako berariazko jantziak ematen zaizkiela (txapelak...).

g) Kirol diziplina: Nafarroako Kirol Jokoak direla-eta, federazio bakoitzean kirol arloko arau-hausteez arduratzen den batzorde edo taldeak jartzen dituen zehapenak hezkuntzako eta prebentzioko irizpideak kontuan hartuz ezarriko dira, eta ez soilik zigortzekoak, izan ere, programa honen garapenean eta antolaketan heziketa eta formakuntza oinarri direlako.

Zehapenak ez dira inoiz ekonomikoak izanen, salbu eta aztertutako hutsegite edo arau-hausteak eragindako gastuak konpentsatu behar direnean, kasu horretan zehapenaren dirua gastu horiek ordaintzeko bideratuko baita.

Kirol programa.

a) Modalitateak/Espezialitateak:

1. Urpeko jarduerak (igeriketa hegalekin).

2. Xakea.

3. Atletismoa (krosa eta pista).

4. Badmintona.

5. Saskibaloia.

6. Eskubaloia.

7. Beisbola.

8. Txirrindularitza (BTT, errepidea eta pista).

9. Kirol egokituak.

10. Neguko kirolak (iraupeneko eskia).

11. Mendiko kirolak eta eskalada (orientazioa, ibilaldi arautuak eta eskalada).

12. Esgrima.

13. Futbola (zelaiko futbola, aretoko futbola eta nesken futbol 8a).

14. Gimnastika (NGA, GGA, GE).

15. Golfa.

16. Herri Kirolak.

17. Zaldiketa.

18. Judoa eta K.E.

19. Karatea.

20. Igeriketa (igeriketa, waterpoloa eta igeriketa sinkronizatua).

21. Padela.

22. Irristaketa (abiadura eta hocheya).

23. Pilota (esku-pilota, zesta, erremontea, paleta goma, larrua, pala motza eta trinketea).

24. Piraguismoa.

25. Arrauna.

26. Errugbia.

27. Taekwondoa.

28. Tenisa.

29. Mahai-tenisa.

30. Arku-tiroa.

31. Triatloia (triatloia eta duatloia).

32. Bela.

33. Boleibola.

NKGIko Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiak NKJen kirol modalitateak aldatzen ahalko ditu, hartarako inguruabarrak gertatzen direnean.

XXIX. Nafarroako Kirol Jokoen jarduerak 2015eko irailaren 1etik 2016ko urriaren 30era bitartean garatuko dira, betiere egutegia kirol modalitate bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.

KIROL MODALITATEAK

INSKRIPZIO EPEA

IZENA EMAN DUTEN
JOKALARIEN GUTXIENEKO
ETA GEHIENEKO KOPURUA

AKTAN AZALTZEN DIREN JOKALARIEN GEHIENEKO KOPURUA

GORDAILUA

EGUTEGIA

Urpeko jarduerak

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Otsaila-maiatza

Xakea (taldea)

Federazioaren arabera

4 edo gehiago

4

30 euro

Urria-maiatza

Xakea (banakakoa)

Federazioaren arabera

-

-

-

Urtarrila-maiatza

Atletismoa (krosa)

Federazioaren arabera

-

-

-

Azaroa-otsaila

Atletismoa (pista)

Federazioaren arabera

-

-

-

Urtarrila-maiatza

Badmintona

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Otsaila-apirila

Saskibaloia

Urriaren 8a arte

8-15

12

90 euro

Urria-maiatza

Eskubaloia

Urriaren 1a arte

12-18

14

90 euro

Urria-maiatza

Beisbola

Irailaren 25a arte

12-18

12

60 euro

Urria-ekaina

Txirrindularitza

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Urria-abuztua

Kirol egokituak

Federazioaren arabera

-

-

-

Urria-maiatza

Neguko kirolak

Proba baino 10 egun lehenago

Otsaila-apirila

Mendiko kirolak

Proba baino 5 egun lehenago

-

-

-

Azaroa-maiatza

Esgrima

Federazioaren arabera

-

-

-

Urria-ekaina

Areto-futbola

Urriaren 1a arte

8-15

12

90 euro

Iraila-maiatza

Zelaiko futbola

Federazioaren arabera

16-25

16

90 euro

Iraila-maiatza

Emakumezkoen 8ko futbola

Urriaren 1a arte

10-16

14

90 euro

Iraila-maiatza

Gimnastika (denak)

Federazioaren arabera

-

-

-

Urria-ekaina

Golfa

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Otsaila-ekaina

Herri Kirolak

Otsailaren 11 arte

10-16

10

90 euro

Martxoa-maiatza

Hockeya

Abenduaren 17a arte

5-15

10

60 euro

Urtarrila-martxoa

Zaldiketa

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Urria-ekaina

Judoa eta K.E.

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Otsaila-maiatza

Karatea

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Azaroa-maiatza

Igeriketa

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Azaroa-maiatza

Igeriketa Waterpoloa

Federazioaren arabera

18

13

60 euro

Otsaila-ekaina

Padela

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Urria-urria

Irristaketa

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Otsaila-apirila

Pilota (eskuz banaka)

Abuztuaren 24a arte

-

-

-

Iraila-abendua

Pilota (eskuz binaka)

Irailaren 28a arte

-

-

-

Iraila-maiatza

Larruzko pilotako paleta

Irailaren 28a arte

-

-

-

Iraila-maiatza

Gomazko pilotako paleta

Irailaren 28a arte

-

-

-

Iraila-maiatza

Pala motza

Irailaren 28a arte

-

-

-

Iraila-maiatza

Pilota (zesta punta)

Irailaren 28a arte

-

-

-

Iraila-maiatza

Pilota (erremontea)

Irailaren 28a arte

-

-

-

Iraila-maiatza

Piraguismoa

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Urria-iraila

Arrauna

Federazioaren arabera

-

-

-

Urria-iraila

Errugbia

Federazioaren arabera

-

-

-

Urria-iraila

Taekwondoa

Urtarrilaren 14a arte

-

-

-

Urtarrila-maiatza

Tenisa

Urtarrilaren 28a arte

I 3-8

CD 4-8

-

30 euro

Urtarrila-maiatza

Mahaiko tenisa (taldeak)

Urriaren 15a arte

3-6

3

30 euro

Azaroa-maiatza

Mahaiko tenisa (banakakoa)

Otsailaren 25 arte

-

-

-

Otsaila-maiatza

Triatloia

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Ekaina-iraila

Duatloia

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Apirila-iraila

Arku-tiroa

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Azaroa-uztaila

Bela

Proba baino 10 egun lehenago

-

-

-

Uztaila-iraila

Boleibola

Federazioaren arabera

8-14

12

60 euro

Urria-maiatza

b) Inskripzioak: klubek eginen dituzte inskripzioak, zeinek bere kirol federazioan, horretarako ezarritako prozedurak kontuan hartuta, xede horretarako prestatutako inprimakien datu guztiak beteta eta kirol federazioei NKJetan parte hartzeko gaikuntzak lortzeko diru-kopurua ordainduta. Ondoren, egiaztagiriak emanen dira. Haien bidez, kirolari, delegatu, entrenatzaile eta arbitroek halakotzat parte hartzeko baimena dutela frogatuko da.

Haur eta kadete kategorietako talde parte-hartzaileetako entrenatzaileek hasierako mailako ikastaroa behintzat egina dutela frogatu beharko dute inskripzioa egitean, modalitate hauetan: futbola, areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismoa, judoa, karatea, igeriketa, taekwondoa eta waterpoloa. Hori ezinezkoa bada, NKJen XXIX. edizio hau egin bitartean aurkezten ahalko da dokumentazio hori; bestela, kirolariak entrenatzaile titulatu baten babespean egon beharko dira gutxienez. Kirol guztietan, gomendatzen da titulurik ez duten entrenatzaileak titulua duen entrenatzaile baten babespean egotea. Bestela, hurrengo edizioan ezin izanen dira entrenatzaile gisa inskribatu, eta, hurrengo denboraldian titulurik gabe jarraituz gero, baimena eskatu beharko dute. Prestakuntza horren frogagiria kasuan kasuko kirol federazioek egiaztatu beharko dute.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, antolakundeak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Nafarroako Kirol Jokoetako parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagatzearen helburua inskripzioaren kudeaketa administratibo hutsa da. Parte-hartzaileak datuak ikusi eta zuzentzeko eskubidea izanen du une oro. Horretarako, eskabidea egin zueneko kirol federaziora jo beharko du.

c) Tasak eta gordailuak:

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen ondorioetarako, Nafarroako kirol federazioak elkarte gisa antolatutako entitate pribatuak dira, irabazi-asmorik gabekoak, haiei berez dagozkien eginkizunak izateaz gainera, eskuordetzaren ondorioz, Nafarroako lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko lizentziak edo gaikuntzak emateaz ere arduratzen direnak, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioarekin koordinatuta eta haren babespean. Kontuan harturik NKJak direla deialdi honetan agertzen diren kirol eta kategorietako Nafarroako txapeldunak erabakitzeko Nafarroako lehiaketa ofizial bakarrak, eta haietan parte hartzeko beharrezkoa dela NKJetan kasuan kasuko lizentzia edo gaikuntza edukitzea, gaikuntza hori emateko tasak kirol federazioei ordaindu beharko dizkiete parte-hartzaileek (behin baizik ez).

Kirolari bakoitzak 5 euro ordainduko du NKJetan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasen kontzeptu gisa, 3 kirol jardunaldi edo gutxiago eskaintzen duten modalitateen kasuan, eta 7 euro, hiru kirol jardunaldi baino gehiago eskaintzen duten modalitateen kasuan.

Modalitate bakoitzerako inskripzio epea bukaturik, NKJen programan parte hartzen duten kirol federazioek ziurtagiri bat bidali beharko dute NKGIra, kirol bakoitzaren idazkariak sinatua eta lehendakariaren oniritzia duena. Bertan, bi datu hauek agertuko dira: guztira zenbat kirolarik hartzen duten parte, eta programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.

Kirol federazioek diru-kopurua osorik sartu beharko dute Nafarroako Foru Ogasunean, betiere NKGIren Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiak egiaztatu eta balidatu ondoren. Horretarako, NKGIk ordainketa-gutun bat igorriko die, sartu beharreko diru-kopurua adierazia duena.

Nafarroako Kirol Jokoen programan parte hartzen duten kirol federazioek, jarduera bukatutakoan, prozedura bera jarraituko dute NKJen araudia ez betetzeagatiko zehapen ekonomikoen ondoriozko diru-sarrerekin, halakorik baldin balitz.

Klubek ordaindu beharreko gordailuen zenbatekoak erantsi den taulan ezarritakoak dira, non ez dituen Antolaketa Batzordeak aldatzen.

Gordailuak denboraldi osorako lehiaketa-egutegi bat dagoen kirol modalitateetan eta lehiaketa-koadroak deiturikoen bidez antolatzen diren modalitateetan baizik ez dira jarriko. Gordailuen helburua bikoitza da: lehiaketa behar bezala garatzen dela bermatzea eta talde batek lehiaketa abandonatuta lehiaketa bera aldatu eta faltsutzeko bidea saihestea; parte-hartzaileen erantzukizunei aurre egitea da. Klub batek bi talde baino gehiago baldin baditu modalitate berean, ezarritakoa halako bi ordaindu beharko du.

Arauzko zehapenen ondorioz gordailua osorik galduz gero, berehala berritu beharko da zehatutako taldeak lehiaketan jarraitu ahal izateko. Lehiaketa amaiturik, kirol federazioek itzulketa egitea erabaki eta gordailua itzuliko diete elkarteei, araudiari jarraituz erabakitzen diren kopuruak deskontatu ondoren.

d) Partidak: ez da partidarik jokatu gabe geldituko. Bi taldeak aurkezten badira eta instalazioek arauzko baldintzak eta segurantzakoak betetzen badituzte, taldeek ezin dute ezer alegatu partida ez jokatzeko. Talderen batek partida jokatzeari uko eginez gero, ez agertutzat jotzen ahalko da. Partida bakoitza hurrengoa hasteko ezarritako orduan bukatuko da, baldin eta gero beste talde batek erabili beharreko kirol eremu berean jokatzen bada.

e) Atzerapenak: partida bat atzeratzeko, idatziz eskatu beharko da hura jokatu baino sei egun lehenago gutxienez. Bi kluben adostasun idatzia beharko da, ordezko data, tokia, ordua eta instalazioa zehaztuta, eta federazioko organo eskudunak onartu beharko du. Antolaketa Batzordeak programatutako jardunaldi bat bertan behera utz dezake, guztiz edo zati batean, ezinbesteko arrazoiak direla eta. Halakoetan, parte-hartzaileei jakinarazi beharko die dagozkien federazioen bitartez.

f) Emaitzen jakinarazpena: Nafarroako Kirol Jokoen erregelamendu teknikoan arauturik ez badago: etxean jokatzen duen taldeak kasuan kasuko federazioari jakinaraziko dio partidaren emaitza, egiten denetik gehienez ere 48 orduko epean. Epe horretan akta igorriko da, arbitro federaturik ez badago. Ez betetzeak zehapena ekarriko du, g) puntuan (Kirol diziplina) kirol modalitate bakoitzerako ezarritakoarekin bat; errepikatzen bada, lehiaketatik kanporatzea ere ekar dezake.

g) Antolaketa zerbitzuaren fakturazioa. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bere gain hartuko du egin beharreko jardueraren kostua, NKGIren eta Nafarroako kirol federazioaren arteko berariazko lankidetza hitzarmenean zehazten den moduan.

Kontzeptu hauengatik eginen dira ordainketak:

–Partida edo jardunaldi arrunta antolatu eta garatzeagatik.

–Finalak antolatu eta garatzeagatik.

–Osasun zerbitzuengatik (anbulantzia, osasun langileak).

–Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuengatik.

–Joan-etorriak ibilgailu partikularretan egiteagatik (baimendutako kasuetan baino ez), araudiari jarraikiz.

–Aurreikusi gabeko gastuak, jarduera garatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak direnak, ordaintzen ahalko dira, NKGIren aldez aurreko baimena eta oniritzia badute, eta, zer gastu den ikusita, posible bada.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren diru-ekarpenak ordaintzeko, Nafarroako kirol federazio bakoitzak proben faktura aurkeztu beharko du aurretik, baita lehiaketak egiteagatik sortutako aparteko gastuena ere. Gastu horiek behar bezala justifikatuak izanen dira, eta NKGIren oniritzia beharko dute.

Fakturan, kontzeptu bakoitzagatik ordaindu beharreko zenbatekoa agertuko da, aurkeztutako gastuei dagokien aldikoa betiere.

Eranskin bat gehituko da, eta, hartan, fakturaren hurrenkera berean, ordaindu beharreko kontzeptuak zehaztu eta justifikatuko dira, honela:

–Gastu berekiak:

  • Partida edo jardunaldi kopurua, eta partidak non eta noiz jokatu diren, programan parte hartu duten kategorien arabera, kirol federazio bakoitzaren hitzarmenean jasotako gastuei dagokienez.
  • Finalak, zein tokitan eta ordutan jokatu diren adierazita.

–Diru-sarrerak:

  • Parte hartzen duten kirolarien kopurua, eta, izena emateko epea behin bukatuta, programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.

–Hirugarrenek emandako zerbitzuak.

Oro har, zerbitzua eman duen enpresaren edo pertsonaren faktura aurkeztuko da, eta gastu hauek sartzen ahalko dira bertan:

  • Osasun laguntzaren gastuak, honako hauek adierazita: Zerbitzuaren xedea eta egunak, anbulantzien zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, edo jardueran parte hartu duten osasun langileak, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia.
  • Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuak, honako hauek adierazita: Zerbitzuaren xedea eta egunak, zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia.
  • Jardunaldi bakoitzean auto partikularretan mugitu diren taldeak, bakoitzak egin duen kilometro kopurua xehakaturik.
  • Ohiz kanpoko edo aurreikusi gabeko gastuak, honako hauek adierazita: Gastuaren xedea, zerbitzua edo hornidura egin duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren edo horniduraren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Aurretik NKGIren ikus-onetsia beharko da.
  • Fakturan sartutako kontzeptu bakoitzari buruzko ordainagiriak aurkeztu beharko ditu kirol federazioak: fakturen bankuko frogagiriak; “ordaindua” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuak; fakturari erantsitako erosketa-tiketa, edo beste edozein agiri, dagokion faktura ordaindu dela frogatzen duena, edo kontratua osorik edo partez egin dela frogatzen duen balio bereko agiri bat. Agiri horiek lehiaketaren hurrengo aldiari dagozkion eranskinekin eta fakturarekin batera aurkeztu behar dira, salbu eta NKJen azken fakturaren kasuan, kasu horretan kirol federazioek gehienez ere hilabeteko epea izanen baitute aurkezteko, NKGIk federazioari dagokion ordainketa egiten dionetik aurrera betiere.
  • Autobusean antolatutako garraioa zuzenean ordainduko die NKGIk zerbitzu hori ematen duten enpresei, zerbitzuaren lizitazio publikotik aurrera, haren emaitzaren arabera.
  • Garaikur eta dominen gastua zuzenean ordainduko die NKGIk zerbitzua ematen duten enpresei, hornidura esleitzen denetik aurrera, haren lizitazio publikoaren emaitzaren arabera.
  • Fakturazio aldiak: NKGIk jarduera aldien araberako ordainketak eginen ditu. Aldi bakoitzaren zenbatekoa zehazteko ebazpen bat emanen da, bost guztira, denbora tarte hauetarako: urria/abendua, urtarrila/otsaila, martxoa/apirila, maiatza/ekaina eta uztaila/iraila.

NKGIk, aurrekontu erabilgarriaren arabera eta kontuan hartuta programan jasotako kirol modalitateen hasiera eta garapena oso desberdinak direla eta jardunaldi eta partiden kopurua inskribatutako parte-hartzaileen kopuruaren, lehiaketa sistemaren eta taldeen eraketaren araberakoa dela, kopuru bat esleituko die kirol federazio bakoitzari eta aurreikusitako gastu kontzeptu orokor bakoitzari, kirol jarduera egiteko.

Garatu beharreko programengatik kirol federazio bakoitzari emanen zaion kopurua zehazteko, kontuan hartuko dira aurreko denboraldietako datu ekonomikoen eta partaidetzakoen balorazioa, oraingo edizioan inskribatuta eta parte hartzen duten talde eta kirolarien datuak, aurreikusitako partida edo jardunaldi arrunt eta finalen arabera programatuta dauden lehiaketak, anbulantzia zerbitzuak eta osasun arloko langileenak, jarduera garatzeko eta zenbait kirol modalitatetan instalazioetako pistak prestatzeko behar den materialaren garraioa, ibilgailu partikularretan egiten diren joan-etorrien kasuan (0,12 euro ordainduko dira kilometroko, betiere joan-etorria 30 kilometro baino luzeagoa bada), eta lankidetza hitzarmenetan hainbat kontzepturengatik jasotako diru kopuruak.

Aurreko inguruabarrak ikusita eta Nafarroako XXIX. Kirol Jokoetan jasotako modalitate guzti-guztietan aurreikusitako programazioa gauzatu ahal izateko, kirol federazio jakin batek aurreikusitako jarduera bukatu badu eta kirol federazio horri hasieran emandako kreditua eta programaren gastu orokorretarako esleitutakoa agortu ez badu, beharrezkoa baldin bada, erabili gabeko diru kopurua programan parte hartzen duen beste edozein kirol federaziok egindako jardueraren gastuak finantzatzeko aplikatzen ahalko da, betiere federazio horiek egindako gastuak hasiera batean esleitu zitzaizkienak baino handiagoak badira eta federazio horien NKJen programa garatzeko beharrezkoak diren gastuetarako bada, edo, bestela, modalitate jakin bati esleitu ezin zaizkion bestelako gastu orokorretarako. Kasu horretan, NKGIk zuzenean ordainduko dizkio zerbitzu emaileari.

Federazioei esleitutako zenbatekoen soberako kreditua erabiliko da hasierako aurreikuspenak gainditzen dituzten beste federazio batzuen gastuak ordaintzeko, betiere gastu horiek NKGIk baimendu baldin baditu. Diru hori gastuak egiten diren ordenari jarraikiz banatuko da.

d) Espainiako txapelketetan parte hartzea.

Kirol Kontseilu Nagusiak antolatzen dituen eskola-adinekoentzako autonomia erkidegoen selekzioen Espainiako txapelketetan inskribatzea eta bertan parte hartzea NKGIri dagokio, txapelketa horien deialdian sartutako kirol modalitate bakoitzeko Nafarroako kirol selekzioen bidez edo deialdian berean zehazten den moduan.

Selekzio gisa parte hartzea NGKIk erabakiko du, Nafarroako kasuan kasuko kirol federazioak proposaturik. Puntuazioen bidez egiten diren kiroletarako hautatze irizpideak federazio bakoitzak ezarriko ditu NKJen erregelamendu teknikoetan.

Kirolaren Kontseilu Nagusiak antolatzen dituen eskola-adinekoentzako Espainiako txapelketetan parte hartzearen ondoriozko gastuak kirol federazioentzako diru-laguntzen deialdiaren bidez finantzatuko dira.

Espainiako txapelketa horietan parte hartzen dutenek haien araudi orokorra bete beharko dute.

Nafarroako Kirol Jokoetan lehiaketa antolatzeaz gainera, Nafarroakoa baino eremu handiagoko txapelketetan ere –kirolari gisa, klub gisa edo selekzio gisa– parte hartzen duten federazioek beren erregelamenduetan zehaztu beharko dute zein diren txapelketa horietan parte hartuko duten kirolariak hautatzeko irizpideak, baita lehiaketarako egunak aurreikusi ere, kasuan kasuko deialdiaren arabera.

e) Kirolaren balioei buruzko kanpaina.

Kirol balioak sustatzeko kanpainak joko garbia eta kiroltasuna bultzatu nahi ditu NKJetako adinean dauden kirolarien artean eta haien inguruan (gurasoak, entrenatzaileak, delegatuak, arbitroak eta ikusleak); horregatik, parte-hartzaile guztiei dei egiten zaie jokaera zintzoa izan dezaten joko-zelaian eta kanpoan, eta kirol jokabide aipagarrien proposamenak aurkezteko eskatzen da. Halaber, parte hartzen duten kirol federazioei eskatzen zaie beren kirol modalitateetan kirol balioak sustatzeko eta saritzeko sistemak proposa ditzatela.

f) Kalitatea.

NKJen programaren helburuak betetzeko eta pixkanaka bere alderdiak hobetzeko asmoz, zuzeneko edo zeharkako parte-hartzaile guztien laguntza eskatzen da ezarritako arauak betetzeko eta programaren alderdiekin zerikusia duen edozein iradokizun, salaketa edo ekarpen egiteko, bai bulegoetan bai hurrengo webgunean: http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Deporte/.

II. ERANSKINA

NAFARROAKO XXIX. KIROL JOKOAK 2015-2016

Lankidetza hitzarmena, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako ..................... Federazioaren artean, Nafarroako XXIX. Kirol Jokoak antolatzeko

Iruñean, 2015..... (e)ko ................... aren ....................(e)an.

BILDURIK:

Alde batetik, ........................................................................., Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (IFK Q-31-50025-I).

Eta bestetik, ................................................... jauna/andrea, Nafarroako ............................ Federazioko burua (IFK: .................).

Beren karguak ematen dizkien eskumenez baliaturik, eta dokumentu hau formalizatzeko behar adina ahalmen aitorturik elkarri,

ADIERAZTEN DUTE:

1. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena esleitzen dio kirola sustatzearen eta aisialdia egoki erabiltzearen arloetan.

Urtarrilaren 24ko 335/1986 Errege Dekretuaren bitartez, kirolaren arloko eginkizun eta zerbitzuak eskualdatu ziren Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera. Foru Komunitateari esleitu zaizkion eginkizunetako bat, espresuki aipatua, eskolako kirol jardueraren sustapena eta antolaketa da.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak kirol politikaren helburuak aipatzen ditu 3.s artikuluan; besteak beste, oinarrizko kirola bultzatzea eskolako mailetatik, beste edozein kirol praktikaren aurretik, funtsezkotzat jotzen baita hori kirolak maila guztietan aurrera egin dezan Nafarroan.

Orobat, aipatu foru legearen 6.2.g artikuluan ageri denez, Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumena da Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea nahitaezko eskolaldian dauden kirolarientzat, edo haiek antolatzeko baimena ematea.

2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak ezartzen du Nafarroako Gobernuari kirol arloan dagozkion eskumenak erakunde horrek gauzatuko dituela, estatutuek berek ezartzen duten irispidearekin eta Gizarte Politiketako Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babesaren pean.

Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiari dagozkion eginkizunen artean hauek daude:

a) Nafarroako lehiaketa ofizialak antolatu, kalifikatu eta haien antolaketa gainbegiratzea.

b) Nafarroako kirol federazioak eta, hala badagokio, Nafarroako beste kirol entitate batzuk koordinatu eta babestea eskuordetu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe. Nafarroako kirol federazioek, elkarte gisa antolatutako entitate pribatuak izanik, administrazio arloko eginkizun publiko batzuk dituzte, eskuordetu zaizkionak. Apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuaren bidez onartu zaizkien eginkizunen artean, kasuan kasuko kirol modalitatea bultzatu eta garatzea dago, baita Nafarroako esparruko lehiaketa ofizialak antolatzea ere.

c) Nahitaezko eskolaldian daudenentzat Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea edo antolatzeko baimena ematea.

Era berean, Kirola Sustatzeko Atalari dagozkion eginkizunen artean, hauek daude:

a) Nafarroako Kirol Jokoak bultzatu, koordinatu, kudeatu eta gainbegiratzea, gehienbat eskola-umeentzako kirol programa gisa, kirolaren balio hezitzaileak sustatuz, kiroltasuna bereziki, Nafarroako kirol federazioekin eta toki entitateekin elkarlanean.

b) Eskola-umeek kirol jarduerak egin ditzatela sustatu eta bultzatzea.

3. Nafarroako XXIX. Kirol Jokoek Foru Komunitatearen esparruan lehiaketa ofizial gisa biltzen dituzte joko horietan sarturiko jarduera eta kirolak, kimuen, haurren, kadeteen eta gazteen kategorietan, eskolatik kanpoko aldian. Aurreko edizioetan halaxe egin da, eta oinarrizko esparrua finkaturik dago dagoeneko. Hala, joko hauetan egiten dena kirola denez gero, kirol federazioek hartu behar dute parte, esleituak dituzten eginkizunak betez.

Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa Gizarte Politiketako Departamentuari dagokio, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez, kirol federazioekin batera, haien esku utzi baita antolaketa orokorra.

Ondorio horietarako, eta azaldutakoarekin bat, honako hitzarmen hau ezartzen dute, klausula hauei jarraikiz:

Klausulak

Lehenbizikoa.–Nafarroako ......................................... Federazioak osorik onartzen ditu Nafarroako XXIX. Kirol Jokoen deialdia eta araudia, hitzarmen honen parte direnak, eta bere gain hartzen ditu deialdi horretan programatutako lehiaketak egiteko beharrezkoak diren lanak. Deialdia Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren ......(e)ko ........./2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bigarrena.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bere gain hartuko du egin beharreko jardueraren kostua, NKGIren eta Nafarroako kirol federazioaren arteko berariazko lankidetza hitzarmenean zehazten den moduan. Kontzeptu hauengatik eginen dira ordainketak:

–Partida edo jardunaldi arrunta antolatu eta garatzeagatik. ................. euro, partida edo jardunaldi bakoitzeko.

–Finalak antolatu eta garatzeagatik. .............. euro, final bakoitzeko.

–Osasun zerbitzuagatik (anbulantzia, osasun langileak), ............. euro, edo zerbitzuaren kostu justifikatua.

–Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuagatik. ................ euro edo zerbitzuaren kostu justifikatua.

–Auto partikularretan egiten diren joan-etorriengatik: ................... euro, kilometro bakoitzeko.

Gastua egotzita duen kontzeptu bakoitzari aplikatu zaizkion zenbatekoak hitzarmen honi erantsitako dokumentuan justifikatzen dira.

Beste gastu orokor batzuk:

–Autobusean antolatutako garraioa zuzenean ordainduko die NKGIk zerbitzu hori ematen duten enpresei, zerbitzuaren lizitazio publikotik aurrera, haren emaitzaren arabera.

–Garaikur eta dominen gastua zuzenean ordainduko die NKGIk zerbitzua ematen duten enpresei, hornidura esleitzen denetik aurrera, haren lizitazio publikoaren emaitzaren arabera.

Autobus garraio antolatua.

NKGIren konpromisoak.

1. Parte-hartzaile guztiei bermatzea joan-etorriak garraio antolatuan, NKJen deialdian ezarritako baldintzetan.

2. Astero, kirol federazioei beren modalitateko bidaien plangintza banatzea; astearteetan, 14:00ak baino lehen.

3. Astero, ostegunetan, 14:00ak baino lehen, e-mail bidez ematea aste horretarako aurreikusitako autobusezko joan-etorri guztien behin betiko plangintzaren berri.

Kirol federazioen konpromisoak.

1. Kirol federazioek lehiaketaren egutegiak prestatuko dituzte autobusen joan-etorrien aprobetxamendua ahalik eta handiena izan dadin.

2. Autobusak, gutxienez ere, hiru talde eramanen dituzte, edukieraren gutxienez %70 beteta dutela. Antolakundeak, salbuespen gisa, talde gutxiago eramateko baimena ematen ahalko du. Banakako modalitateetan, gutxienez 25 parte-hartzaile beharko dira autobusa jartzeko.

3. Autobusen ordutegiari eta ibilbideari buruzko informazioa ematea, baita zerbitzua eginen duen enpresaren harremanetarako telefono zenbakia ere, autobusak erabiltzean sor daitekeen edozein arazo konpondu ahal izateko.

4. Zein astetan egitekoa den jarduera, haren aurreko ostiralean aurkeztea modalitate bakoitzerako aurreikusita dauden joan-etorrien proposamena.

Aurreikusitako joan-etorrien berri ematea modalitate bakoitzeko talde eta klubei, eta aurreikusitako plangintza web orrian garaiz argitaratzea.

4. Garaikurrak eta dominak: Garaikurra edo/eta domina emanen zaizkie kategoria, sexu eta espezialitate bakoitzeko lehen hiru sailkatuei, Nafarroako Kirol Jokoen deialdian ezarritako baldintzetan, ondoren zehaztu bezala:

KIROL
MODALITATEA

ESPEZIALITATEA

KATEGORIAK

GARAIKURRA

DOMINA

POSTUAK

Posible denean, jarduera garatzean sortutako aparteko gastuak edo aurreikusi gabekoak ordain daitezke, NKGIk aldez aurretik baimendu baditu. Nolanahi ere, NKGIren oniritzia beharko da.

Hirugarrena.– Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren diru-ekarpenak ordaintzeko, Nafarroako kirol federazioak proben faktura aurkeztu beharko du aurretik, aurkeztutako gastuen aldiari dagokiona, baita lehiaketak egiteagatik sortutako aparteko gastuena ere. Gastu horiek behar bezala justifikatuak izanen dira, eta NKGIren oniritzia beharko dute.

Fakturetan argi azalduko da zer kopuru ordaindu behar den kontzeptu bakoitzarengatik, baita zer aldiri dagozkion ere.

Eranskin bat gehituko da, eta, hartan, fakturaren hurrenkera berean, ordaindu beharreko kontzeptuak zehaztu eta justifikatuko dira, honela:

–Gastuak:

  • Partiden edo jardunaldien kopurua, eta zein tokitan eta ordutan jokatu diren, programan parte hartzen duten kategorien arabera.
  • Finalak, zein tokitan eta ordutan jokatu diren adierazita.
  • Osasun zerbitzuei dagozkien datuak, honako hau jasoz: Zerbitzuaren xedea eta egunak, anbulantzien zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, edo jardueran parte hartu duten osasun langileak, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Zerbitzua eman duen entitatearen edo pertsonaren faktura erantsiko da.
  • Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuei dagozkien datuak, honako hau jasoz: Zerbitzuaren xedea eta egunak, zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Zerbitzua eman duen entitatearen edo pertsonaren faktura erantsiko da.
  • Jardunaldi bakoitzean auto partikularretan mugitu diren taldeak, bakoitzak egin duen kilometro kopurua xehakaturik.
  • Aparteko gastuei edo aurreikusi gabekoei dagozkien datuak, honako hau jasoz: Gastuaren xedea, zerbitzua edo hornidura egin duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren edo horniduraren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Zerbitzua edo hornidura egin duen entitatearen edo pertsonaren faktura erantsiko da.
  • Fakturan sartutako kontzeptu bakoitzari buruzko ordainagiriak aurkeztu beharko ditu kirol federazioak. Honako hauek onartuko dira: bankuko frogagiriak; “ordaindua” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuak; fakturari erantsitako erosketa-tiketa, edo beste edozein agiri, dagokion faktura ordaindu dela frogatzen duena, edo kontratua osorik edo partez egin dela frogatzen duen balio bereko agiri bat. Agiri horiek gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, NKGIk federazioari dagokion ordainketa egiten dionetik hasita, edo, bestela, lehiaketaren hurrengo aldiari dagozkion eranskinekin eta fakturarekin batera.

–Diru-sarrerak:

  • Taldekako kiroletan, taldeen zerrenda, izena emanda dauden kirolarien kopurua, eta, kirol modalitate horretan izena emateko epea behin bukatuta, programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.
  • Banakako kiroletan, parte hartzen duten kirolarien kopurua, eta, kirol modalitate horretan izena emateko epea behin bukatuta, programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.
  • NKJen araudia ez betetzeagatik taldeei edo banakakoei jarritako zehapen ekonomikoen ondoriozko diru-sarrera guztiak, halakorik balitz.
  • Modalitate bakoitzerako inskripzio epea bukaturik, NKJen programan parte hartzen duten kirol federazioek ziurtagiri bat bidali beharko dute NKGIra, kirol bakoitzaren idazkariak sinatua eta lehendakariaren oniritzia duena. Bertan, bi datu hauek agertuko dira: guztira zenbat kirolarik hartzen duten parte, eta programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.
  • Kirol federazioek diru-kopuru osoa sartu beharko dute Nafarroako Foru Ogasunean, betiere NKGIren Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiak egiaztatu eta balidatu ondoren. Horretarako, NKGIk ordainketa-gutun bat igorriko die, sartu beharreko diru-kopurua adierazita.
  • Nafarroako Kirol Jokoen programan parte hartzen duten kirol federazioek, jarduera bukatutakoan, prozedura bera jarraituko dute NKJen araudia ez betetzeagatiko zehapen ekonomikoen ondoriozko diru-sarrerekin, halakorik baldin balitz.

Laugarrena:

–Kirol programa.

KIROL MODALITATEAK

ESPEZIALITATEA

KATEGORIAK

EGUTEGI OROKORRA

–Erregelamendua: hitzarmen honi eranskin gisa gehitutako erregelamendu partikularra aplikatuz gauzatuko da kirol jarduera.

Nafarroako Kirol Jokoen programa alda daiteke deialdian ezarritako kategoriei dagokienez, hastapenean programatutako lehiaketaren iraupenari dagokionez, jardunaldi kopuruari dagokionez edo, federazioekin Nafarroako XXIX. Kirol Jokoetarako konprometituriko aurrekontu kredituaren arabera, finkatzen diren gastuen beste kontzeptu batzuei dagokienez.

Betiere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren diru ekarpenak ez du subrogaziorik ekarriko Nafarroako XXIX. Kirol Jokoen ondoriozko inolako betebeharretan.

Bosgarrena.–Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek konpromisoa hartzen dute Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak jarritako dirua ezarritako xedeetarako erabiltzeko, eta institutu horrek egin nahi dituen egiaztapenak onartu eta errazteko.

Seigarrena.–Programan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek konpromisoa hartzen dute Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zehaztutako marka erabiltzeko paperetan, karteletan, hedabideetan eta/edo publizitateko euskarrietan, Nafarroako Kirol Jokoen programari erreferentzia eginez betiere.

Zazpigarrena.–Kirol programak sortzen duen informazio guztia hedabideetan publizitate bidez zabaltzeko eskumen osoa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagokio.

Programan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek konpromisoa hartzen dute jardunaldi bakoitzeko lehiaketako emaitzei, sailkapenei eta jokatzeko toki-egunei buruzko datuak ezartzen den prozeduraren bidez eta maiztasunez emateko, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak proposatutako euskarri informatikoa erabiliz, jardunaldi bakoitza egin eta ondoko astelehenean, 20:00ak baino lehen, Nafarroako Kirol Jokoek sortzen duten informazioa bideratu ahal izateko.

Zortzigarrena.–Programan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek, Nafarroako Kirol Jokoen irudian kirol modalitate bakoitza adierazteko dauden diseinu eta marrazkiak erabili nahi izanez gero (dela orokorrak, dela “Kukuxumuxu” etxeak propio egindakoak), baimena eskatu beharko diote NKGri.

Nafarroako federazioek diseinu horiek erabiltzen badituzte NKGIren aurreko baimenik gabe, institutuak ahalmena izanen du hitzarmen hau suntsiarazteko, dagokiokeen kalte-ordaina galarazi gabe.

Bederatzigarrena.–Programan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek hitzarmen honen klausuletan ezarritakoa betetzen ez badute, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ahalmena izanen du hitzarmena alde bakarretik suntsiarazteko, antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

Hamargarrena.–Antolaketa Batzorde bakar bat izendatuko da kirol guztietarako. Kide hauek osatuko dute:

–NKGIko lau ordezkari: Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiko bi teknikari.

–Federazioen bi ordezkari,

–bata banakako kirolen izenean, eta bestea taldekako kirolen izenean. Bi ordezkari horiek kirol federazioek beraiek proposatuko dituzte.

–Udalen ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatua.

Eginkizunak:

–NKJen antolaketa orokorra begiratzea.

–Erabakiak hartzea kirol federazio bat baino gehiago ukitzen duten alderdi orokorrei buruz.

Hamaikagarrena.–Kirol federazio bakoitzean Jarraipen Batzorde bat sortuko da, honako kide hauek osatuko dutena:

–Nafarroako ............................................ federazioaren bi ordezkari:

1. Nafarroako .............................. Federazioaren idazkari teknikoa.

2. Nafarroako ................. Federazioko Epaileen Batzordeko burua.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko hiru ordezkari:

1. Kirola Sustatzeko Ataleko burua.

2. Kirol Jokoen Bulegoko burua.

3. Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiaren teknikari bat.

Eginkizunak:

–Kirol mota bakoitzaren antolaketa orokorra, garapena eta ebaluazioa begiratzea, baita lehiaketa sistema, erregelamendu teknikoa eta diziplinakoa onestea ere, adinari egokituak eta federazioek proposatuak.

–Laguntzaileak izendatzea, programaren garapena gainbegiratu, jarraitu, informatu eta hobekuntzak proposatzeko. Batzordea eta laguntzaileak baimenduak egonen dira, eta gaitasuna izanen dute NKJen helburuak eta kirol balioak betetzen diren begiratzeko.

–Jarduera egitean diziplinaren kontra gertatzen ahal diren salbuespenezko ekintzak aztertzea, eta, komenigarri baderitzote, kasu horietan izan litezkeen kirol zehapenak betetzeko alternatibak proposatzea diziplina batzordeei.

–Joan-etorriak direla-eta, partidak jokaleku neutral batean joka daitezela baimentzea.

–Programaren garapenean sortzen diren arazoak konpontzea, kalitatea ahalik eta onena izan dadin.

Behar adina adina elkartuko da, egoerak eskatzen duenean eta kideetako edozeinek eskatzen duenean.

Hamabigarrena.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu hitzarmen hau gauzatzearen ondoriozko gorabehera guztiak eta klausula hauek interpretatzean sortzen diren desadostasunak. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren aurka, bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Eta hala jaso dadin, hitzarmen hau sinatzen da, hiru aleak, Iruñean, 2015eko .................aren ............(e)an.

NAFARROAKO KIROLAREN
ETA GAZTERIAREN INSTITUTUKO
ZUZENDARI KUDEATZAILEA,

..............................................................

NAFARROAKO ............................................... FEDERAZIOKO BURUA

..............................................................

Iragarkiaren kodea: F1510047