159. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1808/2015 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian Cristina Turrillas Fonseca andrea izendatu eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 836/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2012ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Abuztuaren 22ko 652/2012 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2012ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an.

Eta urriaren 5eko 821/2012 Ebazpenaren bidez (2012ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

2012ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7an, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendan zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Proposatutako izangaiek deialdiaren 8. oinarrian eskatutako dokumentazioa behar den epean aurkezturik, denen izendapena eta lanpostu guztien esleipena egin zen, desgaitasunen bat dutenentzako erreserba txandakoa izan ezik, Cristina Turrillas Fonseca andrearena izan ezik, desgaitasun mailari buruzko betebeharra ez betetzeagatik. Ebazpen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2014ko urriaren 29koan, 212. zenbakian alegia, eta 2015eko maiatzaren 20koan, hots, 96. zenbakian.

Geroago, Lan arloko 2. Epaitegiak 1197/2014 prozeduran emandako epaiaren bitartez, baietsi egiten da Cristina Turrillas Fonseca andreak Gizarte Politiketako Departamentuaren kontra jarritako demanda, eta, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak ekainaren 25ean emandako 303/2015 Ebazpenaren bidez, betearazi egiten da arestian aipatutako epaia.

Interesdunak eskatzen zaion dokumentazioa aurkezturik, eta behar diren betebeharrak betetzen dituela frogaturik, bidezko da hura izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cristina Turrillas Fonseca andrea, desgaitasunen bat dutenentzako erreserba txandako izangaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea erizain lanetan aritzeko, eta plantilla organikoko 63929 lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetza, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetza, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

3. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1511225