4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 314/2012 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Granja Cinegética de Aves SLk sustaturik, eta esleipen dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia:
Alderdi betearazleari, Granja Cinegética de Aves SLri, esleitzen diot ebazpen honen bigarren aurrekarian deskribatutako ondasun higiezina, guztira 39.086,32 euro; diru kopuru hori bat dator kontzeptu guztiengatik zor zaionarekin.
Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.
Eta Miguel Javier Rodríguez Orozi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko uztailaren 27an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1510847