159. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren
gaineko 14/2015 familia-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Andrea Torroba Ezcurra andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile titularrak, guraso eta seme-alabei buruzko neurriak hartzearen gaineko judizioaren autoak aztertu ditut. Epaitegietako Estefanía Unciti Belzunegui prokuradoreak sustatu du auzia, Lissette Stefany Salavarria Muñoz andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Ana M.ª López Trigueros legelari andreak lagunduta, auzi-ihesean deklaratu den Juan Carlos Ronquillo Falcesen aurka. Fiskaltzak ere esku hartu du.

Epaitza: Partez baiesten dut epaitegietako Estefanía Unciti Belzunegui prokuradoreak, Lissette Stefany Salavarria Muñoz andrearen izenean eta hura ordezkatuz, jarri duen demanda, Juan Carlos Ronquillo Falces jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez, erabakitzen dut:

1. Adingabekoen guraso-ahala bi gurasoen artean partekatuko da, titulartasunari dagokionez. Guraso-ahal hori Lissette S. Salavarría Muñoz andreak soilik gauzatuko du.

2. Adingabekoen zaintza eta jagoletza Lissette Stefany Salavarría Muñoz andrearentzat.

3. Mantenu pentsioa: Juan Carlos Ronquillo jaunak 300 euro ordainduko ditu hilero (150 haur bakoitzeko), mantenu pentsioa dela-eta, Iris andreak ematen duen kontu korrontean edo libretan, hileko lehen bost egunean. Diru kopuru hori KPIaren arabera eguneratzen ahalko da.

Ez dago berariazko erabakirik kostuei buruz.

Eta Juan Carlos Ronquillo Falcesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2015eko uztailaren 24an.–Idazkari judiziala, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1510820