159. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Herrilurretako lehentasunezko aprobetxamenduak

Cintruenigoko Udalak, 2015eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, laborantzako herrilurretako aprobetxamenduaren esleipenerako eskaerak aurkezteko udal honetan. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean eginen da esleipena.

Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela udal honen laborantzako herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 15. eta 17. artilkuluetako baldintzak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetakoak.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Cintruenigon, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1511383