2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA
Aldaketa 2015eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2015eko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoan aldaketa egiteko espedientea, lan publikoaren 2015eko eskaintzako 1. atalari testu berria emateko asmoz. Honela idatzita geratu da atal hori:
Lan publikoaren eskaintza
2015ean honako kontratazio hauek egiteko asmoa dago:
Lanpostuak:
1.–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Lanaldia: lanaldi osoa. Euskararen ezagutza: B2 maila (ahoz) eta A2 maila (idatziz). Osagarriak: mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10; arrisku bereziko osagarria: %10.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Udal honen iragarki oholean agerian edukita, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Larraintzarren (Ultzama), 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1511465