159. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1807/2015 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUD izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian Judith Ansorena De Paul andrea izendatu eta lanpostua esleitzen diona. Aipatu deialdia Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak onetsi zuen, apirilaren 21eko 676/2008 Ebazpenaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 21ean emandako 676/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUD izateko zenbait lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2008ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 8ko 1547/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratua), deialdiaren 1.1 oinarria aldatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 6ko 2378/2008 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak azaroaren 3ko 2588/2008 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an. Zerrenda hori 2009ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean zuzendu zen, urtarrilaren 5ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 24ko 1560/2009 Ebazpenaren bidez, bete beharreko lanpostu kopurua zehaztu zen, guztira 328 hain zuzen. Ebazpen hori 2009ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an, eta haren zuzenketa 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.

Hautaprobak amaiturik, puntuazio hoberena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahaiak.

2010eko martxoaren 30ean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 95/2010 epaia eman zuen, non administrazioarekiko auzi errekurtsoa baietsi eta euskara merezimendu gisa baloratzeko betebeharra ezarri zuen eremu mistoko lanpostuak betetzeko. Administrazio demandatuak 2010eko ekainaren 10ean apelazio errekurtsoa jarririk, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak aurrekoa berresten duen 289/2010 epaia eman zuen.

Epaia betearazteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 1644/2010 Ebazpena eman zuen, non, besteak beste, izendatu eta kontratatzeko proposamenean sartutako izangaien zerrenda osatzeko agintzen baitzitzaion epaimahaiari, euskara merezimendu gisa baloratzearen ondoriozko izangaiak zegokien postuan gehituta. Orobat, adierazten zen izangai guztiek hautatzeko adina lanposturik ez balitz, behar liratekeen lanpostu hutsak gehituko liratekeela behin-behinekoz esleitzeko.

Gero, izendatu edo kontratatutako 20 izangai eszedentzian deklaratu zirenez lanpostuaren jabetza hartu zutenetik aurrerako ondorioekin 2011ko 40. eta 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan, otsailaren 28an eta martxoaren 8an, beste bi izendapen proposamen osagarri argitaratu ziren, hurrenez hurren, oposizio-lehiaketa gainditutako hurrengo 20 izangaiekin, eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 726/2011 Ebazpenaren bidez, 18 izangai izendatu eta 2 kontratatzeko bidezkotasuna erabaki zen.

Era berean, azken izangai horietako 2 eszedentzian deklaratu ziren, jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitziren lanean. Horren ondorioz, beste izendapen proposamen osagarri bat egin zen; Marta Sanzol Marco andrea eta Idoya Marañón Legarra andrea proposatu ziren, hurrengoak zirelako oposizio-lehiaketa gainditu zuten txanda irekiko izangaien zerrendan.

Geroago, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 2011/2013 Ebazpena eman zen, zeinean agindu baitzen Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegiek emandako eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak berretsitako epai irmo batzuk hitzez hitz betetzeko, eta zehazki, kalifikazio-epaimahaiari agindu zitzaion errekurtsogileek lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzen aurka jarritako alegazioetan aurkeztutako merezimenduak berriz baloratzeko. Epaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT/EUD izateko 328 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzei buruzkoak ziren. Ebazpenaren bidez, halaber, agindua eman zen izendapen proposamen berria egiteko balorazioa behin eginda probak gainditu dituzten izangaien artetik puntu gehien lortu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen direnak izendatzeko, eta hautapen-ekitaldi bat antolatzeko ere bai, lanpostuak behin-behinekoz esleitzeko.

Aurreko tramiteak beterik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 23an emandako 2756/2013 Ebazpenaren bidez, behar zen izendapena egin zen. Ebazpen hori 2014ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.

Geroago, Funtzio Publikoaren martxoaren 24ko 681/2015 Ebazpenaren bitartez, agindua eman zen hitzez hitz bete dadin Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren epai irmoa (apelazioa egin ondoren Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak berretsia), aipatu epaitegiak prozedura laburtuan emandako epai irmoaren ondorioak hedatzeari buruzkoa hain zuzen. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT/EUD izateko 328 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 676/2008 Ebazpenaren bidez onetsia) lehiaketaldian izandako behin betiko emaitzei lotuta dago epaia. Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT/EUD lanpostuen izendapen proposamena osatu zen, Judith Ansorena De Paul andrearen alde hain zuzen. Interesdunak eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu du, eta bete egiten ditu izendapeneko betebeharrak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Judith Ansorena De Paul andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea erizain lanetan aritzeko, eta plantilla organikoko 70655 lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetza, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetza, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren behin-behineko esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1511224