158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

401/2015 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Zerrikumeen produkzio integraturako Erregelamendu teknikoa aldatzen duena.

Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere produkzioa “abere produkzio integratutzat” jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.

Foru dekretu horren arabera, Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena egin behar du, besteak beste.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak aldeko txostena eman duela, 2015eko ekainaren 4ko bilkuran, zerrikumeen produkzio integraturako erregelamendu teknikoaren aldaketari buruz.

Erregelamenduaren aldaketa horrek Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Zerrikumeen Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoan aldaketak onestea, erantsitako erregelamenduaren 2. bertsioan sartu direnak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2015eko ekainaren 6an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

Iragarkiaren kodea: F1510219