1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
251/2015 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2015eko ekainaren 19ko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak onesten dituena.
Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2015eko ekainaren 19an hartu zituen serie dokumentalen ebaluazioari buruzko erabakiak, 357.etik 365.era bitartekoak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkionak. Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Ataleko buruak, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariaren ikus-onetsiarekin, erabaki horien berri emateko egin duen txostenean azaldutakoa kontuan hartu da.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Serie dokumentalen ebaluazioari buruzko erabakiak, 357.etik 365.era bitartekoak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkionak, onestea. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartu zituen erabaki horiek 2015eko ekainaren 19ko bilkuran eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira.
2. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalera, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.
Iruñean, 2015eko ekainaren 29an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ana Zabalegui Reclusa.
DOKUMENTUEN EBALUAZIORAKO ERABAKIAK |
Erabakiaren zenbakia | 357 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Ospitaleratuta dauden erien erregistroa |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea |
|
Laginketa mota | |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 358 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Ebakuntza kirurgikoen erregistroa |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea |
|
Laginketa mota | |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 359 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Ospitaleko kontsulten erregistroa |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea |
|
Laginketa mota | |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 360 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Beste erregistro batzuk |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | Betirako gordetzea |
|
Laginketa mota | |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 361 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Epaitegira bidalitako larrialdiko txosten medikoak |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | Deuseztapena 10 urte betetzean |
|
Laginketa mota | Ez dago aurreikusirik |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 362 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Erien kontrolerako zerrendak |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | Deuseztapena 5 urte betetzean |
|
Laginketa mota | Ez dago aurreikusirik |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 363 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Historia klinikoak |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Ez da transferituko Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibora |
Hautapen mota Epea | –Betirako gordeko dira Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen 61. artikuluaren 2. puntuan zerrendatzen diren agiriak. –Deuseztatuko dira 10 urte betetzean, laguntza-prozesu bakoitzeko senda-agiriaren egunetik hasita, historia klinikoaren gainerako agiriak. –Baimena ematen da jatorrizko euskarria formatu digitalera pasatzeko eta jatorrizkoa deuseztatzeko, ondare baliorik ez baitu. Etorkizunean erabakitzen bada formatu digitalean lortutako irudiak ADIra pasatzea, maiatzaren 20ko 30/2015 Foru Dekretuan (9. artikulua eta xedapen iragankor bakarra) ezarritako eskakizunak bete beharko dira. Foru dekretu horren bidez, agirien digitalizazioa eta agiri elektronikoen kopia eta bihurketa arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen esparruan |
|
Laginketa mota | |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 364 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Osasun laguntzaren kobrantzen espedienteak |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Dagokien aurrekontu ekitaldia bukatu eta 2 urtera |
Hautapen mota Epea | Deuseztapena 10 urte betetzean |
|
Laginketa mota | Kaxa bat urteko |
Sarbidea Epea | Murriztua, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen arabera (31., 64. eta 67. artikuluak) |
|
Oharrak | |
Erabakiaren zenbakia | 365 | Erabakiaren data | 2015eko ekainaren 19a |
Seriearen izena | Biltegien kudeaketa |
Hasierako/bukaerako data | Serie irekia |
Sortu duen organoa | O-NOZ |
IRIZPENA |
Transferentzia | Dagokien aurrekontu ekitaldia bukatu eta 2 urtera |
Hautapen mota Epea | Deuseztapena 10 urte betetzean |
|
Laginketa mota | Kaxa bat urteko |
Sarbidea Epea | Librea |
|
Oharrak | |
F1509958 |
Iragarkiaren kodea: F1509958