1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
40E/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, museoen eta bilduma museografiko iraunkorren inbertsioetarako deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 21eko 33E/2015 Foru Aginduaren bidez, museoen eta bilduma museografiko iraunkorren inbertsioetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren eta 40.000 euroko gastua baimendu zen. Deialdi hori 2015eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bidezkotzat jotzen du aipatu deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzea, 4.1 puntuan agiri hauen aurkezpenari dagokion atala ezabatuz: “indarreko aseguruen prima ordaindu izanaren egiaztagiria, bai edukitzailearen eta edukiaren (bilduma) aseguru polizarena, bai erantzukizun zibilekoarena”.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren helburua da ahalik eta laguntza eraginkorrena eta zabalena ematea Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroko museoen eta bildumen sostengu eta jarduerarako.
Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epean Museoen Zerbitzuak antzeman du erregistro horretako entitate batzuek zail dutela baldintza hori betetzea, bereziki bildumaren aseguru polizari dagokionez, bai arrazoi ekonomikoengatik, bai titularrek aplikatzen duten kudeaketa moduengatik.
Ikusirik horren ondorioz entitate batzuk ezin izanen liratekeela deialdira aurkeztu, eta Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko uztailaren 2ko 10/2009 Foru Legean erakunde horiek aintzat hartzeko jasotzen diren baldintzen artean poliza horiek izan beharrik ez dagoela, Museoen Zerbitzuak txosten batean proposatzen du baldintza hori kentzea laguntza hauek eskatzeko.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Oinarri arautzaileak aldatzea museoen eta bilduma museografiko iraunkorren inbertsioetarako laguntzen deialdian. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 21eko 33E/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2015eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 10ean. Aldaketa dela eta, 4.1 puntuan agiri hauen aurkezpenari dagokion atala ezabatzen da: “indarreko aseguruen prima ordaindu izanaren egiaztagiria, bai edukitzailearen eta edukiaren (bilduma) aseguru polizarena, bai erantzukizun zibilekoarena”.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2015eko uztailaren 16an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: F1510523