158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-38

Club de Natación Pamplona ur aprobetxamendurako eskubide baten titularra da, igerilekua betetzeko xedea duena; erakunde honen Uren Erregistro Orokorrean 28793 zenbakiarekin inskribatuta dago eskubide hori. Aprobetxamenduaren ezaugarriak berrikusi ondoren, honako datu eta ezaugarri hauek dituen aprobetxamenduaren aldaketarako espedientea ireki da:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Club Natación Pamplona.

Xedea: uraren erabilera aldatzea.

Erabilera: industriako beste erabilera batzuk (kirol eremuko berdeguneak ureztatzea).

Ibilgua: Arga ibaia.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 3,42 l/s.

Udalerria: Iruña (Nafarroa).

Ura ibaiaren eskuinaldetik hartuko da, ponpa elektriko baten bidez, zehazki koordenatu hauek dituen tokian: ETRS89 UTM-30 X: 611699; Y: 4741278, apiriletik urrira bitarte, eta hektarea bateko azalera duten berdeguneak ureztatzeko erabiliko da ura, 6. poligonoko 1124. lurzatian dagoen kirol eremuan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko uztailaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1510848