3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-A-73
Zurukuaingo Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Ibilgua: Irantzu ibaia.
Hargunearen udalerria: Deierri (Nafarroa).
Xedea: ureztatzea eta nekazaritza (ureztatzea).
Xedea: ureztatzea.
Hargunearen UTM koordenatuak: (582.722; 4.727.573) 30. zona.
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,00655.
Gehieneko bolumena urtean (m³): 70,71.
Eskatutako aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da 0,5 ZP-ko potentziako xurgatze-motoponpa baten bidez; motoponpa Irantzu ibaian sartuko da, eta ura mahuka batetik bultzatuko du ureztatu beharreko eremuraino. Ura 0,1 hektareako azalera ureztatzeko erabiliko da, Deierriko udalerrian (Nafarroa), 21. poligonoko 621. lurzatian, E azpilurzatian.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko uztailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1510844