3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-A-151
Francisco Javier Echeverría Garrizek eta Ricardo Fernando Echeverría Garrizek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Ibilgua: Salado ibaia.
Hargunearen udalerria: Mañeru (Nafarroa).
Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (592.850, 4.721.966) 30. zona.
Erabilera: ureztatzea.
Aprobetxamenduaren tokia: 3. poligonoa, 712A. lurzatia, Mañeru (Nafarroa).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 1,6.
Gehieneko bolumena urtean: 20 m³.
Aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da Salado ibaitik, eskuinaldetik, 2,3 ZP-ko motoponpa baten bidez, eta hortik ura m³ banako plastikozko 3 biltontzira bultzatzea. Biltontziak atoi batekin eramanen dira ureztatu beharreko tokira. Ura ekainetik irailera bitarte hartuko da, 0,655 hektareako olibadia ureztatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015ko urtarrilaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1510681