158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Arau Subsidiarioak eta horien aldaketak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.ean xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Villatuertako Arau Subsidiarioei dagokien hirigintzako araudia. Horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Hirigintza eta Ingurumen Batzordeak 1993ko martxoaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Lurraldearen Antolamenduko eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 1550/1993 Ebazpena, 1993ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 7an). Orobat, ondoren izandako aldaketak. Horrek ez ditu alde batera uzten jarraian agertzen diren salbuespenak eta argibideak, eta azkenaren lehentasuna, baldin eta aurrekoak osorik edo hein batean aldatzen badira, Kode Zibilaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Honako hau da argitara ematen diren dokumentuen zerrenda, bakoitzari dagokion eranskinaren izenarekin batera:

ARGITARATZEN DIREN DOKUMENTUEN ZERRENDA, ARGIBIDEAK ETA ERANSKINEKIN DUTEN LOTURA (PDF)

–Villatuertako Arau Subsidiarioak:

Behin betiko onetsiak, Nafarroako Hirigintza eta Ingurumen Batzordeak 1993ko martxoaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Lurraldearen Antolamenduko eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 1550/1993 Ebazpena, 1993ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 7an).

Oharrak: San Miguel industrialdeko Plan Partzialaren araudi idatziaren testu osoa erantsi zaio Arau Subsidiarioen testuari, araudiak S-4 unitaterako ezarritakoarekin bat.

–Arau Subsidiarioen aldaketak:

1. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, M unitatean, El Txorik sustatua, behin betiko onetsia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren abuztuaren 31ko 1078/1999 Foru Aginduaren bidez (Aurreko erreferentzia: 1999ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: araudia aldatu egin zen geroago. Ikus 2. eranskina.

2. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, III. tituluan (Herrigunea), Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren azaroaren 25eko 1418/1999 Foru Aginduaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2000ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: araudia aldatu egin zen geroago. Ikus 5, 6, 7, 13, 14 eta 16. puntuak eta 5. eranskina, 6. eranskina, 14. eranskina eta 16. eranskina.

3. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 83. eta 84. lurzatietan, Ega Pan SAk sustatua, behin betiko onetsia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 19ko 348/2001 Foru Aginduaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2001eko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean, argitaratutako iragarkia).

4. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, AR-1 banaketa eremuan, Ubarca alderdian, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia isiltasun administratiboz, 10/1994 Foru Legearen 116.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, Villatuertako Udalak 2004ko otsailaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2004ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, argitaratutako iragarkia).

5. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, eraikinek mugen aldean izan beharreko gutxieneko atzeraemanguneen arauan, bizitegi lurzoruko unitateetarako (III. titulua), Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2004ko maiatzaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2004ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: aldaketak aldatu egin du 2. eranskinean jasotako araudia.

6. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, itxituren arauan, bizitegi lurzoruko unitateetarako (III. titulua), Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2004ko martxoaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2004ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: aldaketak aldatu egin du 2. eranskinean jasotako araudia.

7. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, O1 unitatean, 1. poligonoko 1.054. lurzatian, Izcue Roitegui senideek sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2005eko otsailaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2005eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: araudia grafikoa da. Ez dago 7. eranskinik. Aldatu egin da 2. puntuko araudi grafikoa.

8. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, hau da, Villatuertako Arau Subsidiarioen araudia osatzea, lurzoru urbanizaezineko itxiturak eta eraikuntza osagarriak arautzen dituzten ordenantzak sartuz, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2005eko apirilaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2005eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, argitaratutako iragarkia).

9. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, hau da, Villatuertako Arau Subsidiarioen araudia osatzea, eraikuntzari buruzko ordenantzak sartuz, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2005eko apirilaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2005eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: geroago handitu egin zen ordenantza; ikus 12. eranskina.

10. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, AR-2 banaketa eremuan, industria erabileretarako baita, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia isiltasun administratiboz, 10/1994 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoarekin bat; argitara eman zen onespenaren erabakia (Aurreko erreferentzia: 2009ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, argitaratutako iragarkia).

11. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, hau da, Villatuertako Arau Subsidiarioen araudia osatzea, industria erabileretarako, hiri lurzoru industrialetan sotoko solairuan eraikitzeari buruzko ordenantzak sartuz, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2009ko uztailaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2009ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, argitaratutako iragarkia).

12. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, eraikuntzari buruzko ordenantzetan, hau da, zenbait kasutan igogailuak jartzeko aukera ematea (18. artikulua gehitzea), Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2011ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2011ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2an, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: 9. eranskinean jasotako araudia osatzen du.

13. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, hau da, A, B, C, D, eta D-1 jarduketa unitateak berriz ere mugatzea, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2011ko irailaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2011ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: araudia grafikoa da. Ez dago 13. eranskinik. aldatu egin da 2. puntuko araudi grafikoa.

14. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, O-4 unitatean, Villatuertako Udalak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2012ko ekainaren 5eko osoko bilkura berezian hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2012ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26an, argitaratutako iragarkia, eta 2012ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19an, argitaratutako akats zuzenketa).

Oharrak: aldatu egin da 2. eranskina.

15. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 261. lurzatian, Miren Igone Luis Juarrosek sustatua, behin betiko onetsia Sustapeneko kontseilariaren uztailaren 27ko 26E/2012 Foru Aginduaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2012ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 17an, argitaratutako iragarkia).

16. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, L-1 unitatean, 1. poligonoko 1143. lurzatian, Vicente Torres Aramendíak sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2014ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2014ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, argitaratutako iragarkia).

Oharrak: aldatu egin da 2. eranskina.

17. eranskina. Villatuertako Arau Subsidiarioen aldaketa, UI-2 unitatean, industria erabilerakoa baita, Tenerías Omega SAk sustatua, behin betiko onetsia Villatuertako Udalak 2014ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (Aurreko erreferentzia: 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratutako iragarkia).

Villatuertan, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1511207