2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Obren lantaldeko buruaren izendapena
Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman du 2015eko ekainaren 15ean, besteak beste:
1.–Fermín Iso Belzuz, Udaleko langilea, obren udal lantaldeko buru izendatzea. Zuzendaritza eta antolaketa eginkizunak izanen ditu, eta indarra duen araudian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak; halaber, Udalaren gaur egungo aurrekontuan lanpostu horretarako ezarri diren ordainsariak. Izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta, aurreko kargu-uzterik ez badago, nire agintaldia amaitu arte jardunen du lanpostu horretan.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zangozan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1511222