158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetan. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2015eko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

1.–Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Ignacio San Juan Zabaleta arkitektoak 2015eko urtarrilean idatzi agiriaren arabera. Aldaketak katastroko planoko 1. poligonoko 708., 709., 710. eta 711. lurzatiak ukitzen ditu, eta Rocaforteko hiri lurzoruan dago, Udal Planean UC-1 - Rocaforte unitate gisa identifikatutako eremuan.

2.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Sustapen Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

ERANSKINA

–Aldaketa UC-1 - Rocaforte unitatean (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1511205