158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

600/2015 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematen diona. Aldaketa hori haize-sorgailu bat gehitu, eta LAPen BBE-IBL eremuak zehazteko da, eta Sustapen Departamentuak bultzatu du.

Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zuen. Acciona Energía SA enpresak sustatu zuen. Zehazki, Vedadillo III parke eolikoaren proiektuko C1.2, C2.1, C2.2, C3.1, C4.1, C4.2, C5.1, C5.2 eta C6.1 haize-sorgailuak onestea erabaki zuen, eta, ez onestea, ordea, Vedadillo II parke eolikoa osorik.

Proiektu sektoriala berriz aztertu ondoren, espedientea ebazteko sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioan ikusi da C3.2 haize-sorgailuak (UTM 596.814, 4.694.291 koordenatuak) ez zuela ukipenik LAP 5eko babes bereziko eremuan-ingurumen arloko balioko lurzoruan-interes bereziko landaredian, jatorrizko kokalekutik mugitu ez bazen ere.

Horrenbestez, aldaketa hau tramitatzen da, eta bertan proposatzen C3.2 haize-sorgailua proiektu sektorialean sartzea eta, Lurraldearen Antolamendurako Planen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat, babes bereziko eremua-ingurumen balioa duen lurzorua-interes bereziko landaredia duen eremuaren mugak zehaztea, Vedadillo III parke eolikoa ezartzeko esparruaren barruan.

Espedientean bi Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak emandako bi espediente daude, bata 2015eko martxoaren 17koa eta bestea ekainaren 24koa, eta horietan baloratzen da haize-sorgailuak betetzen duela proiektu sektorialari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpena eta adierazten da babes bereziko eremuaren mugak egokiak direla sastrakadiei eta larreei dagokienez.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, 2015eko uztailaren 2koa, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Vedadillo II eta Vedadillo III parke eolikoak” Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematea. Aldaketa hori haize-sorgailu bat gehitu, eta LAPen BBE-IBL eremuak zehazteko da, eta Sustapen Departamentuak bultzatu du.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean eta, aldi berean, entzutea ematea ukitutako udalari.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Era berean, agiria Sustapen Departamentuko web orrian kontsultatu daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Territorio/Urbanismo/Exposicion+publica.htm, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Faltzesko Udalari eta “Acciona Energía SA” enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1510202