158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Alkatetzaren dedikazioa eta ordainsaria, organo kolegiatuetara joateagatik zinegotziendako dietak eta gastuen kalte-ordaina

Zangozako Udalak, 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkura berezian, alkatetzaren dedikazioa eta dedikazio horrengatiko ordainsaria onetsi zituen, baita organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik zinegotziendako dietak eta karguan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina ere:

Alkatetza. Dedikazioa eta ordainsaria.

Alkatetzaren dedikazioa (lanpostuan %50eko lanaldi murrizketa izanda).

Ikasturtean:

–Astean hiru egunetan lanaldi osoa.

–Astean bi egunetan lanaldi partziala (bi ordu).

Eskolako oporraldia (uztaila eta abuztua):

–Astelehenetik ostiralera lanaldi osoa.

Urteko ordainsaria: 22.531,72 euro urtean.

Organo kolegiatuetara joateagatiko dietak.

Osoko bilkura arruntak

60 euro

Osoko bilkura bereziak

40 euro

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak

40 euro

Informazio batzordeen bilkurak

35 euro

Patronatuen bilkurak

40 euro

Talde politikoarendako hileko diru-kopurua:

50 euro hilean taldeko.

Beraien karguetan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina.

Kilometraje gastuen ondoriozko kalte-ordaina, udal gaietarako norberaren ibilgailua erabiliz gero: Nafarroako Gobernuak bere langileendako ezarritako lansari tauletan ezarritakoa.

Zangozan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1511204