158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Udal Planeko determinazio xehakatuak aldatzea, Rocaforteko industrialdeko I.6 lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2015eko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste. Hona hemen xedapen zatia:

1.–Hasiera batean onestea Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Embutidos Goikoa S.A.U.k sustatua. Aldaketaren helburua da lerrokaduren planoa aldatzea Rocaforteko industrialdearen planoko I.6 lurzatian; hain zuzen ere, bide mugakidearen aldera, 12,00 m-tik 5,00 m-ra pasatuko da, baina soil-soilik aldagela modulua handitzekoa den esparruan, betiere lurzatiko gainerako esparruak ukitu gabe, aldaketaren dokumentuko “Lerrokadurak” 0.2 planoan agertzen den moduan (dokumentu hori 2015eko ekainekoa da eta Berenguer Enginyers, SLPk prestatuta, eta espedientean jasota dago).

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Zangozan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1511203