2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Informazio batzordeetako burutzetan aritzeko eskuordetzea
Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2015eko ekainaren 15ean, besteak beste:
1.–Honako zinegotzi hauek eskuordetzea ondoren adierazi diren informazio batzordeetako burutzetan aritzeko:
–Gizarte Gaietako eta Osasuneko Batzordea. Lucía Echegoyen Ojerren esku utzi da burutza.
–Haur eta Gazteriaren Batzordea. Ruth Baigorri Pérezen esku utzi da burutza.
–Hirigintza, Etxebizitza, Landa, Trafiko, Obra eta Ingurumeneko Batzordea. Antonio Miguéliz Mendiveren esku utzi da burutza.
–Gai Orokorretako Batzordea. Santiago Guallar Tiebasen esku utzi da burutza.
2.–Gainerako batzordeetan jarraituko dut burutzari dagozkion eskumenak erabiltzen, legeak esleitzen dizkidanean, alegia:
–Ogasun, Giza Baliabide eta Kontuen Batzorde Berezia.
–Hezkuntza, Kultura, Euskara, Turismo eta Festetako Batzordea.
–Herritarren Segurtasuneko Batzordea.
Zangozan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1511201