158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Udaltzainburuaren izendapena

Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2015eko ekainaren 15ean, besteak beste:

1.–Raúl Aparicio Modrego Zangozako Udaltzaingoko buru izendatzea. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, baita Udalaren gaur egungo aurrekontuan jasotako ordainsariak ere. Udaltzainburua izendapen libreko behin-behineko langilea da, eta, aurreko kargu-uzterik ez badago, nire agintaldia amaitu arte jardunen du lanpostu horretan.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1511199