158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta eskumenak beste baten esku uztea

Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2015eko ekainaren 15ean, besteak beste:

1. Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, batzarburu arituko den alkatearekin batera jarduteko, honako zinegotzi hauek:

–Santiago Guallar Tiebas.

–Antonio Migueliz Mendive.

–Javier Solozabal Amorena.

–Roberto Matxin Iturria.

2. Zangozako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, orokorrean, hilabete bakoitzeko lehenbiziko eta hirugarren asteetako ostiraletan eginen du bilkura arrunta, 13:00ean.

3. Ondoko eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:

–Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzea (TAOL, 21.1.d art.).

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, betiere Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnen onespena ere (TAOL, 21.1.j art.).

–Agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzea, beste organo batzuen ahalmena denean salbu (TAOL, 21.1.n art.).

–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; haien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean (TAOL, 21.1.o art.).

–Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 3 euro milioi baino gehiago ere, baita ondarearen besterentzea ere, delako portzentajea ezta delako zenbatekoa gainditzen ez badute, kasu hauetan:

a) Ondasun higiezinak, betiere aurrekontuan ezarria badago.

b) Ondasun higigarriak, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak izan ezik, haien besterentzea aurrekontuan ezarri ez bada.

–Diru-laguntzetarako deialdiak onestea, Osoko Bilkuraren eskumena ez direnean, eta beraiek ebaztea.

–Lizentziak ematea, lege sektorialek eskumen hori berariaz Osoko Bilkuraren esku uzten duenean izan ezik.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eskuordetzak indarra hartuko badu ere ebazpen honen biharamunean.

Zangozan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1511198