158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Alkateordeen izendapena

Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2015eko ekainaren 15ean, bertzeak bertze:

1.–Santiago Guallar Tiebas eta Antonio Miguéliz Mendive zinegotziak lehen eta bigarren alkateorde izendatzea, hurrenez hurren, ni ordezteko, kanpoan, eri edo ezindurik nagoenean.

2.–Eginkizunak betetzean Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituko diote.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarra ebazpen honen biharamunean hartuko badu ere.

Zangozan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1511197