158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Herrilurretako aprobetxamenduak esleitzea

Cintruenigoko Udalak, 2015eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, laborantzako herrilurretako aprobetxamenduaren esleipenerako eskaerak aurkezteko udal honetan. Esleipen zuzena eginen da familia unitateko titularrak diren bizilagunen artean, baldin eta betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta udal honen herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 15. artikuluan aipatzen diren baldintzak.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Cintruenigon, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1511382