158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1779/2015 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 877/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 6 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 8ko 1316/2015 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, eta haiek azterturik, orain bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an eman 877/2015 Ebazpenean akats bat antzeman da, eta bidezko da hura zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 877/2015 Ebazpenean (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazioko erdi mailako teknikari izateko 6 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen ebazpen horrek) antzemandako akatsa zuzentzea, honela:

Honela dioen tokian:

“abuztuaren 12ko 60/1998 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, merezimenduen baremoei buruzkoa”.

Honela behar du:

“abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, merezimenduen baremoei buruzkoa.”

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Administrazioko erdi mailako Teknikarien Lekualdatze Lehiaketa

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

GOIBURU IMAZ, MARIA JESUS

PASTOR NUIN, ALFREDO

Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

DIAZ-USECHI VELASCO, JUAN JOSE

GOMARA URDIAIN, ELENA

LIZARRAGA DALLO, ANA MARIA

URIBES GARCIA, FRANCISCO JAVIER

Iragarkiaren kodea: F1511136