158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, TOKI ADMINISTRAZIOKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Mailegua ustiatzea “Altos del Cascajo II” alderdian, Berbintzanan. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña) eta Berbintzanako udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Dokumentazio hori eskuragarri dago Interneten ere, euskarri digitalean, “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos-de-participacion/propuestas-gobierno/exposicion-publica-del-proyecto-para

Aditzera ematen den egintza: Ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: mailegua ustiatzea “Altos del Cascajo II” alderdian, Berbintzanan.

Sustatzailea: Aguas de Navarra ABEE.

Udalerria: Berbintzana.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 4an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1511262